Hernani solidarioa

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, bilera egingo da

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 9a, 00:00

Amher elkarteak deituta, astelehenean egingo da. Bestalde, bihar zortzi, Bizilagunak ekimena egingo da. 

DUELA bost urte hasi ziren Hernani Solidarioa prestatzen AMHER elkarteko kideak, eta aur­ten ere prestaketa horre­ta­ra­ko bilerarako deialdia luza­tu nahi diete herritarrei. 

Abenduak 10 Giza Es­ku­bi­de­­en Nazioarteko Eguna iza­nik­, eta abenduak 18 etor­ki­nen­ eguna dela aprobetxatuz, e­kin­tza batzuk antolatzen has­­teko prestaketa bilera pro­po­­­satzen dute; astelehenean egin­­go da, arratsaldeko 18:30­e­tan­­­ Bite­ri Kultur Etxean. 

AMHER-ek herritarren par­­­te hartzea ezinbestekoa dela azpima­rra­tzen du, eki­menak herritar guztien parte-hartzea sustatzeko helbu­rua bait­u.

 

Bizilagunak, bihar zortzi

Beste urte batez, Bizilagunak egi­tasmoa ospatuko da da­to­rren­­ igandean eta gaur izango da proiektuan izena emateko azken eguna, hortaz igandeko bazkari multikultu­ralaz  go­za­­tu nahi duenak gaur du azken aukera; posta elek­tro­ni­ko bidez eman beharko da izena Amher-sos_racismo­@­hot­­mail.com hel­bi­­­dean edo beste aukera, 671 116 414 tele­fo­no zen­­ba­kira Whats App bat bidaliz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!