Mintzodromoan izena emateko epea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 9a, 00:00

Hernaniko Udal Euskaltegiak aurten ere, Mintzodromoa antolatuko du hilaren 28an eta izena emateko epea irekita dago. 

Hernaniko Udal Euskaltegiak, berriro antolatu du Mintzo­dromoa, eta hilaren 28an egingo da. Aurretik izena e­man behar da eta apunta­tzeko epeak hilaren 22 arte iraungo du.

Helburuak, helburu

Giro paregabeaz gozatzeko aukeraz gain, hainbat helburu ditu mitzadromoak, hala nola, euskara ikasten ari direnak euskaraz hitz egitera animatzea, euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dutenei aukera ematea, euskalduna izan arren, ohituraz euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa piztea, eta beste hainbat. «Azken batean elkarrekin eus­karaz aritzea» adierazi dute Mintzadromokoek. 

Aurten ere, Biterin izango da eta bi saio eskainiko dira, bat goizeko 10:00etan eta bestea arrratsaldeko 19:00e­tan. 

Nola eman izena

Izena emateko, Hernaniko Udal Euskaltegiko telefonora deitu (943 33 18 96), edo euska­ltegia@her­nani.eus helbidera idatzi. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!