udala

Helduen nahiak asetzea helburu duen proiektua abian

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 9a, 00:00
Lagunak proiektuan parte hartzen duten kideak, teknikaria eta alkatea.

Duela hiru aste, 65 urtetik gorakoei zuzendutako, Lagunekin proiektua jarri zen martxan. Helduen autonomia lantzen dute eta aisialdian oinarritutako hainbat ekintza egiten dituzte, helduak aktibo sentiarazteko. 

Duela hiru aste hasi zen 65 ur­tetik gorakoei bideratutako La­gu­nekin proiektua, eta parte hartzen ari diren helduek, oso gustura daudela adierazi dute. 

Maria De Frutos da proiektu honen teknikaria, eta egunero joaten da Goiz Eguz­kira, Lagu­ne­kin proiek­tuan  parte har­tzen duten helduei egune­ro­kotasuna xa­mur­tzera. 

Proiektuaren helburuak
 Lagunekin proiektu honek, hainbat helburu ditu, eta haien artean dago helduen autonomia lantzea. Oraingoz talde txikia da, baina Mariak adierazi du, 15 kide izatera heldu nahiko luketela. 

Autonomia lantzeaz gain, helduei aktibo egoteko moti­bazio hori sortu nahi dute. Horretarako egunero rutina bat daukate; 10:00etarako Goiz Eguzkira bertaratu, eta bertan memoria ariketak egin, gim­nasia ere egiten dute, ma­rrazkiak, hizkiak, hamaike­takoak eta bes­te hainbat ekin­tza gehiago. 

Askotan helduak, etxean gelditzen dira, inolako ekintza aktiborik egin gabe, eta horre­tarako sortu dute Lagunekin proiektu hau. Hernaniko Xabi­er Lertxundi alkateak adierazi du, hasierako pausua oso zaila dela, «etxetik ateratzea eta zure egunerokotasuna alda­tzeko lehenengo pausu hori ematea oso zaila da». Baina argi utzi dute proiektuan parte hartzen duten kideak, oso gustura daudela, «nik orain beharra eta nahia sentitzen dut hona etortzeko, desiatzen egoten naiz». 

Lagun+ekin
Izenak ere argi adierazten du­en moduan, lagunez ingu­ratu eta ekintzak egitea da asmoa. «65 urtetik gorakoen nahiak asetu nahi ditugu. Beharrak ere bai, baina nahiei ematen diegu garrantzia», adierazi du Maria teknikariak. 

Helduei gonbitea luzatu nahi izan diete Lagunekin proi­ek­tukoek, denon artean heldu­en egune­rokotasuna au­to­no­miaz eta era aktibo batean igarotzeko deia eginez. «Harre­mantzeko eta bakar­dadean ez erortzeko proi­ek­tu aproposa».

Izena emateko
Zerbitzu sozialetan eman be­har da izena, bertaratuz edo telefono honetara deituz; (943 55 78 54). 

Zerbitzu Sozialetara berta­ratuz gero, Maria de Fru­tosgatik galdetu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!