«Pauso ausarta» eman zuten 1970ean bi irakaslek eta guraso talde batek, «ordura arteko es-kola mota (eskola tradizionala) gainditzeko borondate gar-biarekin». Pauso horren ondorio jaio zen egun Langile ikastola bezala ezagutzen duguna duela 50 urte, eta modu berezian kontatzen dute une honetan ikastolan irakasle dihardutenek.
Izan ere, ikasturte berezia dute aurretik, eta hori islatzen saiatuko dira datorren ostira-letik aurrera, ikasle, irakasle eta familiak direnak eta izan direnak.
Aldaketa garaia, baita irakaskuntzan ere
1970-1971koa izan zuten au-rreneko ikasturtea egun Lan-gile ikastola deneko lehenengo ikasleek. Dioetenez, 8-9 bat ikasle aritu ziren hasiera ho-rretan, hiru irakaslerekin.
Ikastola bezala, bakarra zegoen momentu horretan, Urumea, eta handik atera ziren hiru irakasle horietatik bi: «irakasle horiek kontatzen zutena zen han ez zeukatela berrikuntzarik sartzeko aukerarik», kontatzen dute.
Momentu hartan gertatzen ari zenak ere asko lagundu zuela diote: «kontuan izan behar da Frankismoaren buka-era zela, eta politikoki oso ego-era berezia zela. Ezkerreko jendeak bereziki, horren aurka lan haundia egin zuen arlo guztietan, baita irakaskun-tzan ere. Gainera, Estatu espainiarrean, eta bereziki, Katalunian, bazegoen Rosa Sensat mugimendu pedagogiko potente bat, hori egosten ari zena», azaltzen dute.
Giro hori ere iritsi zen Euskal Herrira: «hemen Gor-dailu irakasle mugimendua zegoen, saiakera egiten ari ze-na eskolak berriztatzeko, eus-kerazko materiala sortzeko...».
Testuinguru horretan jaio zen, beraz, egun Langile ikastola dena. Eta irakasleena ez ezik, gurasoek sorrera horretan egindako ekarpena ere aldarrikatu dute: «gurasoen eskuzabaltasuna ikaragarria izan zen; ekarpen haundia izan zen, bai ideologikoa, baita ekonomikoa ere».
«Sektore guztiei irekia, publikoa, doakoa eta euskalduna»
Hura sortzeko pausoa eman aurretik, ordea, eskolaren nondik-norakoak hausnartzen aritu ziren, bai guraso, irakasle eta baita herritar asko ere. Bertan, «eskola berri baten filosofia eztabaidatu, eta ikuspegi berri bat praktikara eramateko ahalegina egin zen», dio ikastolaren hezkuntza proiektuak.
Hori kontutan hartuta, eskolaren izaera definitu zuten; euren ustez, eskolak izan behar zuen «sektore guztiei irekia, publikoa, doakoa eta euskalduna». Eta ondorengo beharrei erantzungo zien: «eskola euskalduna izan behar zuela, inguruarekin harreman estuan egon behar zuen eskola bat, familia eta eskolaren arteko harremana bultzatuko zuena, Freinet-en lana aztertu ondoren Metodo Naturala praktikan jarriko zuena, kudeaketa demokratiko eta parte-hartzailea bermatuko zuena eta publikoa».
Hori zehaztuta, 1976. urtean legeztatu zen kooperatiba gisa, eta Langile izena hartu zuen, eta aurretik aipatutako oinarriak finkatuta geratu ziren.
Lokalen inguruan, aurreneko zailtasuna
Eskolaren inguruan hausnartu zutenean, ikastetxearen eraikinen eta kokapenaren inguruan ere eztabaidatu zuten: «ez zen inolako masifikaziorik nahi (ez gela barrenean, ezta ikastetxearen gela kopuruari dagokionez ere), ezta inolako jabetza pribaturik ere», dio hezkuntza proiektuak. Eta irakasleek gehitzen dute: «eskola irekiago bat nahi zen, denontzat, eta auzoetan kokatua, hau da, haurrak bizi diren lekuetan. Hori horrela, auzo guztietan joan ginen gelak zabaltzen».
Elizatxo auzoa izan zuten aurreneko kokaleku; horretarako, «herritar batek lokala utzi zigun». Hurrengoa, Floridan, Elizak utzita.
Segituan, ordea, ireki zituzten gela gehiago, izan ere, «urte horietan hazkundea ikaragarria izan zen, kontuan izan behar da, baby boomen hamarkadak ere bazirela, eta urtero 7-8 gela ireki behar izan genituen».
Ez zuten behar adina lokalik, beraz, urtero borrokatu behar izaten zuten horiek lortzeko. Borroka horietako batean, ez ziren bakarrik egon: «Publikotasuna lortzeko bideak Udalaren Hezkuntza Batzordera eraman gintuen. Bilera horietan, hiltzen ari den Gay Mur ikastetxe publikoaren artean eta gure artean sintonia bat sortu zen. Orduan, ikusirik beraiek hiltzera zijoazela eta gu eraikinen beharrean geundela, erabaki genuen Parador eraikina bi eskolen artean okupatzea, eta haur hezkuntzea bateratua jartzea ber tan. Sortu zen nolabaiteko elkarlan bat gure artean, eta ondorioz, gelditzen ziren ikasle guztiak guregana pasa ziren».
Horren ondoren, Parador ere txiki geratu zitzaien, eta Gay Murreko eraikin txikia hartu zuten, 5 urteko gelak jartzeko.
Heziketa prozesu integralaren alde
Ez da, ordea, Langile ikastolak gauzatutako elkarlan bakarra. 70. hamarkadaren bukaeran, herrian bi haurtzaindegi zeuden, Atzieta eta Txirrita, eta horiekin elkartzeko saiakera bat ere egin zuten. Izan ere, «Langilek beti aldarrikatu du heziketa prozesua integrala izan behar duela, 0tik 14ra bitarte». Praktikan behintzat, gauzatu zela diote.
Lehenengo eraikina, 1982ko Kilometroaki esker
Aurreneko eraikina, baina, beranduago eraiki zen. Hain justu, Kilometroak egin ziren Hernanin 1982. urtean, eta festa hark jarri zion lehenengo alea egungo eraikinetako bati: «lortutako dirua Udalari eman zitzaion lurzorua erosi zezan, gero Hezkuntza sailak guretzat eraikin bat eraiki zezan». Dena den, urte batzuk pasa ziren Laubidietak aurreneko eskolak hartu zituen arte.
Eraikin horri, beste bi gehitu zitzaizkion aurrerago: Meabe eta Bidebieta. Egun, hiru eraikin hauek hartzen dituzte Langile ikastolak dituen 700tik gora ikasleak.
Publikotasuna errealitate 1994an
Lehen esan bezala, hasiera-hasieratik izan zuen Langile ikastolak izaera publikorako joera, eta 1994an sartu sare publikoan. Dena den, 1981-1982 ikasturtetik zeramakien beste hainbat ikastolekin, pedagogia taldeekin eta beste hainbat norbanakorekin batera, Euskal Eskola Publiko Bakar baten alde lanean, EEPA kolektiboaren barruan: «Eusko Jaurlaritzak egindako legeak ez zituen asebetetzen kolektiboaren beharrak, horregatik, zalantzak eta eztabaidak sortu ziren», onartzen dute. Baina pausoa ematea adostu zuten; beti ere, aldarrikapenak eta kezkak alde batera utzi gabe. Horren ondorioz sortu zen Ikasbatuaz mugimendua, publifikatutako ikastolekin batera sortutakoa (egun Sortzen Ikasbatuaz dena).
Amesten jarraitzea, etorkizunerako desioa
50 urte hauek pasa arren, irakasleek uste dute sorrerako oinarriak mantentzen dituela, eta «ez duela iparra galdu». Dena den, haien ustez, egokitzen jakin du; izan ere, «historian ez da ezer geldirik egoten, eta eskolak ere ezin du egon, garai berrietara egokitu behar da». Eta hor egongo da gakoa: «momentu batean hau amets bat izan zen, eta amestu genuenok egin dugu bidearen zati bat, eta gelditzen direnek edo datozenek jarraitu beharko dute bide hori egiten edo amesten». Agian, beste 50 urtez.
Ostiralean lehertuko da festa Meabe eta Laubidietan, eta 2020. urtean zehar borobilduko dute
Nahiz eta 50 urteak 2020arekin bete, orain hasi eta ikasturtea bukatu arte ospatuko dute. Datorren ostiralean emango diote hasiera
txupinazoarekin, eta hamaika ekintzek emango diote segida.
Ikasturte berezia izango da honako hau Langile ikastolako ikasle, irakasle eta familientzat, eta are bereziagoa egiteko, programa oparoa osatu dute datorren astean hasi eta ekainera bitarte.
Txupinazoa, datorren ostiralean
Egitarau berezi horri hasiera emateko, txupinazoa egingo dute datorren ostiralean; goizez, Meaben hasiko dute festa, bertako eta Bidebietako ikasleek; eta arratsaldean, aldiz, nagusienen txanda izango da, Laubidietan egingo baitute bigarren ekitalditxoa. Hasiera «sinbolikoa» izango dela adierazi dute, ikasle eta irakasleentzat soilik egingo dutena, eta nolabait, hasiera emango diona aurretik duten guztiari.
Herrira ere gerturatuko dute iziritu hori, izan ere, arratsaldean, bingoa egingo dute ikasle ohiek Tilosetan. Kartoi bakoitza euro batean salduko dute, eta jasotako dirua maiatzean egingo duten festarako erabiliko dute.
Hainbat hitzaldi, urtea bukatzeko
Txupinazoak, hasierako hitzaldi sortari emango dio ha-siera. Aurrenekoa, hilaren 19-an izango da; Langile ikastolako irakasle eta irakasle ohien eskutik, baita MCEPko kide batek eskainiko dute Freineten eragina Langilen gaiaren inguruan arituko dira herritarrekin. Laubidietako jangelan izango da, arratsaldeko 17:00e-tan hasita, baina adierazi dute, herritar guztientzat irekia izango dela.
Abenduaren 10ean ere, beste hitzaldi bat izango dute. Kasu honetan Biterin izango da, herritarrei irekia, baita ere. Comunicación y autoridad. El papel de los padres hoy en día izenburupean, Jara Loirak, Cercedako Bosque Escuelako zuzendaria izandakoak eskainiko du. Arratsaldeko 18:00e-tan izango da.
Hitzaldi sortarekin urte hasieran bukatuko dute. Hain zuzen, otsailaren 15ean, tailerra egingo dute egungo eztabaida baten inguruan: Neskak eta mutilak berdin hezitzen al ditugu? Eta sexualitatean? Horren inguruan aritzeko, bi hizlari izango dira: Amelia Barquín, EHUko Hezkuntza Berdintasunean aditua, eta Nerea Santxo sexologoa. On-dorioen berri emango du, bukaeran, Bea Egizabal klownak. Hau ere Biterin izango da, goizeko 09:30etan hasita.
Bazkariak eta jokoak, ere bai
2020an, aldiz, aisialdiari lotutako ekintza mordoak izango dira. Martxoan izango dira Haur Hezkuntzako eta helduen ikuskizuna, baita Lehen Hezkuntzako ikasleentzat diskofesta, baita hainbat bazkari ere.
Batetik, guraso eta irakasle ohien bazkaria egingo dute. Eta bestetik, ikasle ohien egu-na ere bai, azken hau maia-tzaren 23an izango da.
Orduan, herrian zehar hainbat ekintza egin ondoren, ikasle ohiek sagardotegietan egingo dute otordua. Horretarako, hemendik au-rrera jarriko dituzte txartelak salgai, 35 euroan. Erosi nahi duenarentzat, jakinarazi dute ostegunero jarriko dutela postua Biteriko sarreran arratsaldeko 18:30etatik iluntzeko 20:30etara, abenduaren 26an izan ezik.
Ekintza horiez gain, beste hainbat ere egingo dituzte urte osoan zehar: jokoak haurrentzat, argazki erakusketa, eskolaren inguruko dokumentala... baina horren guztiaren inguruan joango dira, pixkanaka, informazioa ematen.
Abesti berria, Goikoetxea eta Agirrek
Horrez guztiaz gain, 50 urteurreneko ereserkia ere egiten ari dira. Abesti berriaren letra Unai Agirrek egin du, eta Joxan Goikoetxeak musikatu du, baita grabatu eta konponketak egin ere, hori guztia haien borondatez. Aurrerago aurkeztuko dute abesti be-rria, eta bideoklipa ere egingo dutela jakinarazi dute.
Kamixetak, txapak eta motxilak, Ikusi Makusin
Honen guztiaren osagarri mo-duan, kamixetak, txapak eta motxilak egin dituzte, eta horiek saltzen aritu dira azkenealdian. Orain, beste aukera bat ere jarriko dute; datozen egunetan Kale Nagusiko Ikusi Makusi dendara eramango dituzte, eta horiek eskuratu nahi dituenak, bertan erosi ahal izango ditu.
EGITARAUA
Azaroak 15, Txupinazoa. Eskolako irakasle eta ikasleentzat besterik ez. Ondoren, arratsaldez, ikasle ohien bingoa Tilosetan.
Azaroak 19, Freinet eragina Langilen hitzaldia. Laubidietako jangelan izango da, arratsaldeko 17:00etan.
Abenduak 10, Comunicación y autoridad. El papel de los padres hoy en día hitzaldia, Jara Loira Cercedako Bosque Escuelako zuzendaria izandakoaren eskutik. Biterin, arratsaldeko 18:00etan.
Otsailak 15, Neskak eta mutilak berdin hezitzen ditugu? tailerra. Biteri kultur etxean, goizeko 09:30etan.
Martxoan, hainbat jarduera egingo dira: LHko ikasleentzat diskofesta; helduentzako ikuskizuna; eta HHko ikuskizuna.
Apirilean, antzerkia egingo dute eskolaren historiaren inguruan.
Martxoaren 30etik apirilaren 16ra, argazkien erakusketa Biterin.
Maiatzean, hainbat ekintza: dokumentalaren aurkezpena, bi saiotan; eta guraso eta irakasle ohien bazkaria.
Maiatzak 23, Ikasle ohien eguna: ibilaldia, hamaiketakoa, bazkaria eta DJa.
Maiatzak 24, herrian zehar jokoak.
Ekainean, eskolako eguna eta urteurrenaren amaiera ekitaldia.