Musika

Santa Zeziliako kontzertua, Bandak

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 8a, 00:00

Musikarien eguna dela eta, Hernaniko Musika Bandak azaroaren 16an kontzertua eskainiko du udaletxeko arkupetan, arratsaldeko 17:30etan. 

Santa zezilia egu­na ospatzeko, Her­na­­­niko Musika Ban­­­­­dak kontzertua e­ma­n­­­­­go du azaroaren 16an, arratsaldeko 17:30e­tan udaletxeko arkupeetan.

 

8 kide berri, aurten

Iaz 9 gazte hasi zi­ren­ bandarekin el­kar­­lanean, eta ikasturte honetan 8 musika-ikasle ge­hi­a­­go­ren lankidetza izango du Bandak. An­doain, Donostia, Hernani eta inguruko neska-mutilak dira eta 14-16 urte bitarte dituzte. Gehienek Do­nos­­tian egin dituzte musika ikasketak eta  beren «musika maila hobe­tzeko» irrikitan daude.

Musikarien  egu­­­na­ ospa­tzeko es­­ka­i­n­­­tzen duten kon­tzertua, Banda­ren­tzat urteko kontzertu garrantzitsuena de­la azaldu dute, eta hortaz, ema­naldi hori baliatu nahi dute kide berriei eta baita be­tiko entzuleei Ban­daren eskerrik onenak adierazteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!