Bizikleta zaharrak, Wukrorako

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 8a, 00:00

Hernaniko Lanbide Heziketak bizikleta zaharrak biltzeko eskaera luzatu nahi die herritarrei, haiek zaharberritu eta Wukrora bidaltzeko asmotan.

Urteak dira Hernaniko Lan­bi­de Heziketako zentroa Wu­kro­ko Lanbide Eskolarekin el­kar­­lanean dabilela.

Aurtengo proiektuaren helburua, eskolan bertan bizikleta­ zaharrak zaharberritu eta Eti­o­piara bidaltzea da. Horre­ta­ra­ko, Hernani eta inguruetako he­rri­tarrei eskaera luzatu na­hi­ diete ikasleek, etxean gordeta eta erabilerarik ematen ez zaien bizikleta zaharrak eskolara eramateko.

Erabiltzeko moduan dauden tamaina guztietako bizikletak jasoko dituzte, urte guztian zehar baina lehenbailehen eramatea eskertzen dute. Beraz, edozein momentutan eraman daitezke bizikletak zentrora eta atezainari galdetu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!