Udala

Nola aurreztu argindarra saioa, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 8a, 00:00

Datorren asteartean, bigarren aldiz, argindarra aurrezteko eta honen kontsumoa kontrolatzeko saio praktikoa eskainiko da. Gaurkoa da izena emateko azken eguna. 

Argindarraren kontsu­mo­en informazio egokia eskura­tu eta kontrolatzeko saio prak­ti­koa eskainiko da datorren aste­artean. «Herritarrok, etxe­bi­zi­tze­tan, eta dendariek, ne­go­zi­o­etan, badugu gure ele­k­trizitate-kontsumoa eza­gu­tze­ko esku­bi­dea», adierazi du Udalak.

Joan zen udaberrian, oso harrera ona izan zuen saio pra­ktiko honek. Hori dela eta, bigarren saioa egitea pro­posatu du Udalak, Foru Aldun­diarekin elkarlanean.

 

Izena emateko azken eguna, gaur

Saio praktiko hauetan parte hartzeko, aurrez izena eman behar da, eta gaur da horre­ta­rako azken eguna.

Aurrez aurreko saioez gain, gai honi buruzko bideo-tu­to­rialak ere aurkitu daitezke Gi­puzkoako Foru Aldundiko Gi­puz­koa Argitu programaren baitan. Bideo tutorial hauez gain, informazio erabilgarria dago, baita energiaren gida ere.

 

Beste ikastaro bat, lehen aldiz Hernanin

Hilaren 25ean, beste ikastaro bat eskainiko da aurrenekoz; Etxebizitzetan energia berriz­tagarriak ezartzeko saio prak­tikoa hain zuzen. Arratsalde­ko 18:00etan izango da Biterin.

 

Izena emateko moduak

Batean zein bestean izena eman daiteke Oihane@izadi21.eus pos­ta ele­k­tronikora idatziz, edo tele­fono honetara deituz: 686 427 565 (astelehenetik ostiralera, goizeko 08:00e­­ta­tik 16:00etara). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!