INAUTERIAK 2020

2020ko inauterietako kartel lehiaketaren arauak, finkatuak

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 8a, 00:00

Abian da datozen inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa,  eta dagoeneko finkatu dira denek errespetatu beharreko oinarrizko arauak.

Beste urte batez, abian da datorren urteko inauteriak ira­gartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa. Urtero bezala, lehiaketan na­hi duenak parte hartu de­za­keela jakinarazi du Udalak.

Abenduaren 9a izango da pro­posamenak aurkezteko az­ken eguna, eta formatu digitalean entregatu beharko dira derrigorrez.

Irabazleak, 600 euroko saria

Lehenen hautaketa Jai Batzor­de­an egingo da eta ondoren, herritarrek emango dute eu­ren­ bozka. Sari bakarra izango da, 600 euro eskuratuko ditu lehiaketa irabazten duenak; 300 euro Hernaniko Berriak elkarteko dendetan erabiltzeko izango dira, eta gainontzekoa transferentzia bidez emango da.

LEHIAKETARAKO KONTUAN IZAN BEHARREKO DATAK

Abenduak 9, 14:00ak bitarte.  Propo­sa­menak jasotzeko azken eguna.

Abenduak 11-26, herritarren bozka jasotzeko epea: online eta Biteri kultur etxean.

Abenduak 31, bozka gehien jaso dituen kartela zein den jakinaraziko da.

Oinarriak ikusteko, egin klik hemen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!