Jardunaldiak

Gaur ariko dira, Ertamerikako emakumeak

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 8a, 00:00

Mario Minera eta Claudia Vázquez, asteazkeneko hitzaldian.

Atzoko Kronikan akatsa egin zen; gaur egingo da, eta ez atzo, ‘Emakume defendatzaileak gure bizitza eta lurraldeak zaintzen’ jardunaldia, 17:00etan hasita, Biterin.

gaur arratsaldeko 17:00e­tan izango da Emaku­me de­fen­datzaileak gure bizi­tza eta lurraldeak zaintzen jardu­nal­dia, Biterin, eta ez atzo, atzoko Kronikak zioen bezala.

Asteazkenean hasi ziren aipatutako jardunaldiak, eta ga­ur Biterin ariko dira Txiapas eta Erta­meri­katik etorritako sei ema­ku­me hizlari. Landuko diren bi gaietatik aurrenekoa izango da Indarkeriei aurre egiten: gure lurralde-lurraren kontra eta gure lurralde-gorputzaren kon­tra erasoak, eta parte hartuko dute Txiapasko Irma Vázquez, Hondurasko Michelle Carbajal eta El Salvadorrek Marixela Ramosek. Biga­rrenean, berriz, El Salvadorrek Zuleyma Arauz, eta Guatemalako Lolita Chavez ariko dira Lu­rra­ldearen defen­tsa­­­ra­ko alia­ntza femi­nis­tak hizpide hartuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!