Elkarteetako loteriak salgai

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 7a, 00:00

Hainbat elkartek salgai jarri dute, dagoeneko, Gabonetako loteria. Goiz Eguzkin astelehen, asteazken eta ostiraletan erosi daiteke, 16:00e­tatik 18:00etara; EAJrena, ostegunetan, batzokian, 18:00e­tatik 19:00etara; Atletismo Elkartearena, Gunea garagardotegian, Deportivo tabernan, Inaxi gozo-dendan, klubean, eta Miguel Lu­jan­bioren postuan; Dobera Euskara Elkartearena, Larramendi 11ko bulegoan, odol emaile elkartearena odola ematean eta Hernani Errugbi Taldekoa urtero bezala, Landareko bulegoetan eta ohiko komertzioetan dago eskuragarri. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!