ELUR TXORI ELKARTEA

Rufinok irabazi du Sagardo Txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 7a, 00:00

Aurreko larunbatean jokatu zen Elur-Txorin, 37. Sagardo Txapelketa eta Rufino sagardotegiak irabazi zuen 1.178 punturekin. Ondoren, hurrenez hurren geratu ziren Oiarbide (1.162 p), Elorrabi (1.146 p) eta Iparragirre (1.117 p). Honakoek ere hartu zuten parte: Altzueta, Astiazaran, Setien, Alberro, Zelaia eta Elutxeta. Giro onean afaldu zuten Eli Pagola eta Nerea Ibarzabal bertsolariek alaituta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!