kontzertua

Udazkeneko kontzertua etzi, Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 7a, 00:00

Goiz Eguzki eta Zumaiako Beheko Plaza abesbatzak elkarrekin ariko dira 19:00etan.

Hernaniko Goiz Eguzki  eta Zumaiako Be­heko Plaza abes­batzek udaz­­keneko kontzer­tua es­kai­niko dute etzi, la­run­batean, Milagrosan 19:00­­eta­tik aurrera.

Zumaiarrek ibilbide luzea dute eta prestigio haundia. Bi aldiz irabazi dute Madrilgo  sari nazionala Imsersok an­tolatuta. Goiz Eguzkik abes­tuko duen kantuetako batean honako laguntza izango dute: Xabi Odriozolarena biolina­rekin, Boni Agirresaroberena txistuarekin eta Kanariorena, atabalarekin. Udazkeneko kontzertuan jendea urtero biltzen da erruz eta aurten ere horrela espero da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!