erabaki hernani

Hernani erabakitze fasean aurkitzen da

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 7a, 00:00

Azaroaren 24ra arte proposamenak bozkatzeko aukera dago eta aurkezpenak egiten ari dira.

Erabaki Hernani parte-hartze prozesua azken fasean dago, hau da, hernaniarrek 22 pro­po­samenen artean erabaki behar dute eta bozkatzeko epea azaroaren 24ra bitarte dago irekia. Proposamen guztiak ezagutzeko auzoz auzo ari dira aurkezpenak egiten eta datorren astele­henean Sorgintxulon egingo da, 19:00etan, eta asteaz­ke­nean, Portu auzoan. Datorren ostegunean Plaza Berrin jarriko da informazio puntua arratsaldez 16:30etatik 18:30­etara.  Aurkezpen saio­etan na­hiz informazio puntuetan bozkatzeko aukera ere egongo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!