jardunaldia

Emakumeak lurraldearen defentsan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 7a, 00:00

Mario Minera eta Claudia Vázquez, atzoko hitzaldian.

Biterin, bihar 17:00etatik aurrera, ‘Emakume defendatzaileak gure bizitza eta lurraldeak zaintzen’ jardunaldia antolatu da Txiapas eta Ertamerikatik  etorritako sei hizlariren esperientziekin. Papereko Kronikan akatsa egin da, ez baita gaur izango jardunaldia, bihar baizik.

Lurraldearen emakume de­fen­datzaileak protagonista izan­­­go diren jardunaldiak atzo hasi ziren. Elektrika es­painiarren eraginaz Me­xi­kon eta Guatemalan aritu ziren eta bihar jarraituko du jardu­nal­diak.  Bi­terin, 17:00­etatik au­­rre­ra, Nazio­arteko To­paketa: Ema­­kume defenda­tzai­leak gu­re bizitza eta lurraldeak zain­tzen, antolatu da eta Txiapas eta Erta­me­rikatik eto­rri­tako sei ema­kume hizlari ari­ko dira bi gai desberdinetaz hizketan.

Jorratuko den  lehen gaia: Indarkeriei aurre egiten: gure lurralde lurraren kontra eta gure lurralde gorputzaren kon­­­tra erasoak izango da eta ondoren jarraian bigarren gaia Lurraldearen defen­tsa­rako aliantza feministak da.

GAURKO EGITARAUA

  • 17:30: Moderatzailea: Mujeres tejiendo Red. 
  • 17:40: Irma Vázquez - Centro de DDHH Fray Bartolome de las Casas, Txiapas. Acteal, gatazka-testuinguruetako komunitateen kontrako bortizkeriaren paradigma bezala.
  • 17:55: Michelle Carbajal - Yo No Quiero Ser Violada Mugimendua. Sistema kolpista, zigorgabetasuna eta sexista-indarkeria Hondurasen. 
  • 18:10: Marixela Ramos – Radio Victoria – Ades Santa Marta, El Salvador. Megaproiektu erauzkitzaileen aurka defentsarako erkide-prozesuetako emakume buruzagi artikulazioa.
  • 18:55: Zuleyma Arauz - La Colectiva Feminista, El Salvador. Mesoamerikako Emakume Defendatzailen Ekimenari.
  • 19:10: Lolita Chavez - K'iche's Herrien Kontseilua, Guatemala: Feminismo desberdinen arteko alian­tzak: aurrerapenak eta erronkari
  • 19:25: Galderak, ondorioak, itxiera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!