Erakusketa

Argazki Forumeko 14 kideren argazkiak ikusgai, gaurtik Biterin

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 6a, 00:00

Azaroaren 19ra arte egongo dira, astelehenetik larunbatera, eta Hernaniko Argazki Forumeko kideen argazkiak dira dauden denak erakusketan.

Hernaniko  Argazki Foru­me­ko 14 kidek erakusketa jarriko dute Biterin, hilaren 19­ra arte. Gaur, 19:00ak aldera inaugurazio festa egingo da eta astelehenetik larunbatera egongo da irekita argazki erakusketa. 

Astelehenetik ostiralera 10:00­etatik 13:00etara egongo dira ikusgai goizez, erakusketa aretoan, eta 18:00­etatik 21:00etara arratsaldeetan. La­run­bateetan goizez 10:00etatik 13:00­etara egongo da irekia erakusketa. 

Hamalau argazkiak argazkilari hauenak dira: Arkaitz, Cova, Mendi, Josune, Ana, Pedro, Iker, Esther, Agustín, Puri, Félix, J.M. Manso, Xabier eta Maria. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!