EH Bildu

EH Bilduko zerrenda buruek mitina eman zuten Biteri

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 6a, 00:00
Gorka Elejabarrieta, Senaturako Gipuzkoako hautagaia, Biterin.

Mertxe Aizpurua eta Gorka Elejabarrieta Kongresurako eta Senaturako Gipuzkoako zerrendaburuek mitina eskaini zuten astelehenean Biterin. «Estatutik datozen injustiziei erantzuteko, euskal emakumeok ahots indartsua behar dugu Madrilen» esan zuen Aizpuruak. Bestetik, Hernaniko EH Bilduk salatu du jarritako hauteskunde kartelak erasotuak eta ia panel guztietatik kenduak izan direla asteburuan. «Kontuan harturik ia auzo guztietan gertatu dela eraso hau, uste dugu asmo txarrez eta gure kanpaina kaltetzeko helburuarekin egina dagoela».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!