Udala Energia

«10.000 eurotik gora aurreztea aurreikusten da»

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 6a, 00:00

Eraikin publikoetan argindarraren kontratuak egokituta lortuko du Udalak aurreztea. 

ENERGIA Iraunkorrerako Udal Planaren barruan, Hernaniko Udalak eraikin publikoetako elektrizitate kontsumoari egi­ten zaion ja­rrai­penak 10.000 eu­rotik gorako aurreztea eka­rriko diola aurreikusi du Uda­lak. Egiten zaion jarraipen horrek, faktu­razioak eta on-line kontsultak  erreparatuta ondorioztatu da. 

Azken urteotan udal zerbi­tzuen ordutegiak, era­biltzaile kopurua edo instalatutako gai­lu eta instalazioen energia eraginkortasuna, adibidez, al­datzen joan dira. Azterketa ja­rraia eginda, kontratuak egu­nera daitezke, eta beha­rrezkoa baino gehiago ez ordaintzea lortu.

 

Zenbait ekintza aurrezteko
Hernaniko Udalak zenbait ekintza egin izan ditu ur­teo­tan energia aurrezteko eta faktura murrizteko, kaleko argiztapenari dagokionez zein udal eraikinetako azpiegiturei eta kontsumoei dagokienez. Hala ere, Energiaren urteko txos­­tenean -aurtengo apiri­lean argitaratua- oraindik ho­­betzeko tartea bazegoela ikusi zen, eta orain egin diren doiketa hauek bide horretan doaz. 

Aldaketa horien artean ai­pa­garria da ordutegi dis­kri­mi­nazioa ezartzearena, kon­tsu­mo­aren zati nagusia merkea­goa den ordutegian egiten de­lako. Beste batzuetan, gehi­egizko potentzia kontratatuta zegoela identifikatu da. 

Denera, 150 argindar hor­niketa inguru ditu Hernaniko Udalak eta horietatik 20 baino gehiago egokitu dira. Alda­ke­tei esker, urtean 10.000 euro­tik gorako aurrezkia lortzea es­­­pero da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!