Felix Ugarte

Iturmendiko jentilzulora ­igandean egingo da bisita

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 6a, 00:00

Goizeko 11:00etan hasiko dira bisitak eta sarrera librea izango da. «Bertaratzen den guztia sartuko da kobazulora» antolatzaileen esanetan.

Iturmendiko jentilzuloa bisitatzeko aukera aurten igande honetan, azaroaren 10ean, izango da hain zuzen. Urtero egiten da bisita 2013an aurreneko aldiz Felix Ugarte espeleologia elkarteak Iturmendiko kobazuloa bisitatzeko aukera eman zuenetik. 
Her­naniko kobazulorik lu­zeena da, eta ordutik ia urtero izan da bisita gidatua. Txikia izaki, txandaka sartzeko au­kera izaten dute bisitari kopuruaren arabera, eta barruan espeleologoak ematen ditu azalpenak.

Goizeko 11:00etan hasiko dira bisitak, eta jende guztia sartu arte izango dira bertan, eguerdira arte, seguraski. 
Sarrera librea izango da, eta bertaratzen den oro sartu ahal izango dela adierazi dute antolatzaileek. Felix Ugarteko kideek garbitu zuten 2013an txanpinoi industriarako erabiltzen zen kobazuloa urte askotan. Ora­in, xaguxarrak ere agerti izan dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!