Hitzaldia

Berdeak kanpotik, ilunak barrendik

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 6a, 00:00
Iberdrola eta Guatemalaren arteko desadostasunengatik epaiketak egon dira.

Elektrizitate-enpresa espainiarren eragina Mexicon eta Guatemalan aztertuko dute gaur, 19:00etan, Biterin. «Megaproiektuekin ez dituzte emakumea, natura eta herri indigenak errespetatzen».

Mugen gainetik, Txiapasen Alde eta Lumaltik elkarteek hitzaldia eskainiko dute gaur, arratsal­deko 19:00etan Biterin. Claudia Vázquez mexikarra, Mario Minera guatemaldarra, eta Goienerreko ordezkari bat izango dira hizlari, eta ariko dira elektrizitate-en­pre­­sa es­pai­niarrek (Iberdrola, Accio­na, Naturgy,...)  duten era­gi­naz, Mexikon eta Gua­te­malan.

«Hainbat urte daramatzate Mexikon eta Guatemalan me­ga­proiektuak eraikitzen, natu­ra, herri indigenak eta ema­kumeak errespetatu gabe. Eu­ren helburu bakarra dirua irabaztea da, kosta ahala kos­ta, baina euren publi­zitatean saltzen diguten irudia da in­gu­rumena errespetatzen du­ten enpresak direla, eta beren burua enpresa ‘berdetzat’ jotzen dute» diote elkarteek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!