Beldur Barik

Lanak bidaltzeko azken eguna, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 5a, 00:00

Sari orokorraz gain, Hernani­ko­ gazteentzako ere antolatu da lehiaketa.

Beldur  Barik lehiaketan partehartzeko  martxan da­go ga­ur arte Emakumeek jasaten du­ten be­reizkeria-egoerei au­rre egi­­ten dieten neska-mutilen arte adierazpenak susta­tzea da, Beldur Barik programaren helburua. Bideoak edo­ta lan grafikoak bidaliz hartu daiteke parte lehiaketan.

Lanak www.beldurbarik.eus webgunera bidali behar dira kategoria desberdinetan lehia­tzeko. Kategoria bat 12-13 urtekoena izango da; bigarrena, 14-18 urte artekoena; eta hirugarrena, 19-26 urte artekoena. Lehiaketa horretan parte har­tzearekin batera, ‘herria’ atalean ‘Hernani’ ida­tziz gero, Hernaniko lehiaketan ere hartuko da parte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!