Pentsiodunak

Manifestaldirik ez, baina jaso duten saria erakutsi dute Plazan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 5a, 00:00

Eguraldiak manifestazioa bertan behera utzi zuen, baina Lan Sozialaren Kontseilu Orokorrak eman dien garaikurra zegoen.

Eguraldi txarragatik pentsiodunen manifestazioa bertan behera geratu zen atzo, baina hala ere Plazan bildu ziren Lan Sozialaren Kontseilu Oro­ko­rrak eman dien saria erakusteko. 

Eus­ka­diko Pentsiodunen Mugi­men­duari eman diote eta garaikurra herriz herri eramango dute. Hernanin izan ziren atzo kontzentrazioan, eta harekin taldeko argazkia atera zuten. «Guretzat ohore bat da sari hau jasotzea. Bere baitan dakar milaka eta milaka pentsiodunok 14 hilabete hauetan gure aldarrikapenen alde egin dugun borrokaren aitorpena» adierazi zuten pentsiodunek. 
Pentsionisten mugimenduak balorean jarri nahi izan ditu pentsionisten mugimenduaren hainbat lorpen: Pen­tsioen KPIaren igoera bi urtetan, Jasangarritasun Fak­to­re­a­ren aplikazio atzeratzea 2023 ur­tera arte, Lanbide Arteko Gu­txieneko Soldata 900 eurora igotzea, Alarguntza pentsioaren kalkulua egiteko, oinarri erregulatzailearen %60a har­tzea. «Lorpen guztiak ez daude bermaturik etorkizunean». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!