Halloween

Jendetza bildu da aurten ere Zikuñagako labirintoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 5a, 00:00
Neska ausartek ez zioten beldur askorik erakutsi banpiroari.

Halloween edo Gau Beltzeko ospakizunak igandera arte luzatu ziren Zikuñagan urteroko labirintoarekin. Aurten ere jendetza bildu zen eta jende kontadoreak lana izan zuen. pasa den urtean 500 lagun, gutxi-gora-behera, hurbildu ziren eta oraindik aurtengo datuaren faltan zenbakiak ez dira urruti izango edo hortik gora joan zirela esan liteke. Beldur labirintoan ikaraz, baina ezin hobeto pasa zuten hurbildutakoek. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!