Erremontea

Ikasleek aukera, erremontea probatzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 5a, 00:00

Gaztetu Hernani programaren barruan, erremontea probatzeko aukera emango zaie gazteei, doan, azaroan eta abenduan. Hil honetan, 12 eta 14 urte artekoentzako ikastaroa emango da, 18, 20, 25 eta 27an. Abenduan, berriz, 15 urtetik gorakoei emango zaie aukera, abenduaren 9, 11, 16 eta 18an. Doan bada ere, 10 euroko fidantza ordaindu beharko da, eta izena eman behar da. Horretarako, kiroldegira edota Hernaniko  Gaztelekura  jo daiteke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!