Txirrindularitza

Bilera ostegunean, eskola kirolean txirrindularitza egin nahi dutenekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 5a, 00:00

Infantil eta alebin mailako gaztetxoei eta gurasoei bideratutako bilera izango da, entrenamendu eta lehiaketa egutegia azaltzeko.

Ostegun honetan, hilak 7, bilera deitu du JOCC Txirrin­du­laritza Taldeak, 2019-2020 denboraldian txirrindularitza probatu nahi duten gaztetxoei zuzenduta. Infantil eta alebin mailako gaztetxoei zuzendutakoa izango da, hau da, 2006-2007 urteetan jaiotakoei edota 2008 eta 2009an jaiotakoei, Her­nani eta Astigarragatik kan­po eskolatutakoei.

Helburua izango da urteko plangintzaren berri ematea, bai txirrindulari gazteei eta baita gurasoei ere. Besteak beste, entrenamenduen egun eta ordutegien berri emango da, eta era berean, txapelketetako egutegia ezagutarazi eta izen-emateak nola egiten diren azalduko da.

Bilera arratsaldeko 18:00e­tan egingo da, elkartearen egoi­tzan, Latsunbe Berriko 42an (Transpakarren, garai ba­te­ko Mailuts haurtzaindegia zen horretan).

Aurreneko entrenamendua, hilaren 12
Egutegiaren berri zehatzago emango da bileran, baina dagoeneko jakinarazi dute aurreneko entrenamenduak noiz hasiko diren.
Infantilen kasuan, aurreneko saioa azaroaren 12an egingo da. Alebinek, berriz, eskola-kiroleko egutegiko hirugarren txandan izango dute aurreneko entrenamendua.

Bizikletak maileguan
Bestalde, JOCC Txirrindularitza Taldeak jakinarazi du errepideko bizikletarik ez daukanak ere badaukala aukera, txirrindularitza probatzeko. Klubak berak utziko ditu bizikletak maileguan, denboraldi osorako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!