txile larrialdi egoeran

Soberan daudenen berpiztea

Andrea Isasa Fernandez 2019ko aza. 5a, 00:00
Kalera atera dira txiletarrak, manifestazio baketsuetan. Argazkia: Andrea Isasa Fernandez.

Herrialde oso bat etxetik atera da egun lurraldeak bizi duen egoera sozio-ekonomiko zein politikoa salatzeko. Pinocheten diktadurako arrastoak nabariak direlakoan, ‘El baile de los que sobran’, Los Prisioneros musika talde txiletarraren diktadurako abestiak berriro ere kaleak hartu ditu Txilen.

Piñera presidenteak larrialdi egoera dekretatu zuen estatu mailan, eta etxeratze-agin­duak egon dira zazpi egunetan herrialdeko hainbat eskual­detan. Arratsaldeko 17:30etatik hasita, hurrengo eguneko goi­zeko 06:00ak arte, gutxi gora­behera, egiten ari ginena utzi eta etxean geratzeko abisua egon da. Unibertsitateko esko­lak ere bertan behera geratu dira, garraioa murriztu da, dendak itxi dira eta super­merkatuetan hiru orduko ilarak osatu dira, beharrezko elikagaiak buka­tuko ote diren beldur, jendea masan joan delako erostera.

 

Eztandaren eragilea, garraio publikoaren kostuaren igoera

Hilak 18an egin zuen eztanda iskanbilak, baina istiluak bi aste lehenago hasi ziren. Piñe­rak berriro ere Santiago hiriko metroko tarifa igo zuen eta hogeita hamar peso gehiagoko tarifa zehaztu zuen. Egoerak behartuta, ikasleak metroa ez ordaintzeko geldialdia egin zuten eta ehunka ikasleek or­daindu gabe hesiak pasa zituz­ten errebindikazio moduan.

Sare sozialen bitartez #pi­ñe­­­­rarenuncia hashtagarekin, mobilizazio handia gertatu zen ordu gutxitan eta berehala za­baldu zen ezinegona Txilen. Ikasleak ez ezik, adin guztie­tako jendeak mugimendua ja­rraitzeko erabakia hartu zuen. Kolokan dago bizi baldintza duina izatearen eskubidea eta demokrazia krisian dagoela salatzen da, Pinocheten dikta­duratik, herrialdeak ez due­lako behar bezalako prozesu erreparadorea izan.

Eztanda metroko tarifaren igoera sinboliko batek eragin bazuen ere, herritarrek diote dik­tadura amaitu zenetik ho­gei­ta hamar urtetan zehar gi­zarteak jasan dituen zapal­kuntza eta diskrimina­zioa­ga­tik daudela protestan. Hain justu ere, herriaren haserrea piz­tu duten arrazoiak asko di­ra, baina horien artean daude herrialdeko osasun sistema es­­kasa, Hego Amerikako hez­kuntza garestiena izatea, 400.000 pesoko soldata mini­moak, astean berrogeita bost orduko lanaldia izateak, ura­ren pribatizazioa eta elite po­litikoaren soldatak herritar zi­bilarenak baino hogeita ha­mahiru aldiz altuagoak direla.

 

Manifestazio baketsuen aurrean estatuak errepresioarekin erantzun du

Egun guzti hauetan giza es­ku­bideak bortxatu dira Txilen. Ka­rabinero (los Pacos) eta militarrek kaleak hartu dituzte tankeekin, herrialdea gerran egongo balitz bezala, eta suzko armak, gas lakrimogenoa, go­mazko pelotak, presio handiko ur txorrotak eta indarra erabili dituzte protestak gelditzeko.

Honez gero 23 hildako egon dira lurraldean eta hilaren 28rako erregistratu ziren 1132 pertsona zauritu ospitalean, 101 akzio judizial eta 3243 atxilotutako egon dira. Ja­zar­pen sexualak, torturak eta hil­ketak salatu dira. Egoeraren au­rrean, joan den astelehe­nean Nazio Batuen Erakundea Txilera etortzekoa zen lau as­tez jazarpenak aztertzeko, baina arrazoi ezezagunak dire­la medio, bisita atzeratzea era­baki zuten.

Herriak argi utzi du hau ez dela gerra bat, bizi baldintza duinak izateko eta diskrimi­nazioak amaitzeko eskaera ba­ketsua baizik. Piñerak kargua uzteko eskatzen dute eta guz­tiaren gainetik Biltzar Konsti­tu­ziogilea eratzea nahi dute. Horregatik, uneoro entzuten dira kazeroladak eta oihuak: ‘El pueblo unido jamás será ven­­cido’ eta toki guztietan dau­de ‘Renuncia Piñera’ edota ‘Chile no te duermas nunca más’ bezalako kartelak.

Maddi Ormazabal: «Ikusi dugunagatik osasun sistema eta pentsioak oso eskasak dira, eta edozein momentutan gertatu zitekeen zerbait izan  da hau»

Hala ere, badira martxa eta eskaera pazifikoak era batean zapuzten dituzten pertsonak ere. Egunero egon dira suzko barrikadak eta harri jaur­ti­ketak hirietan, eta komertzio txiki zein haundiak sakeatu eta erre dituzte. Valparaisoko hi­ria, esaterako, txikituta dago. Ez da arraroa erretako erai­kun­tzak, puskatutako erakus­leihoak edota semaforo zein seinaleak lurrean botata ikustea.

Dendariek guardiak egiten dituzte euren denden kan­poan, baten batek guztia la­pur­tu eta txikituko duelakoaren bel­dur. Txaleko horiak jartzen dituzte eta gau eta egun ge­ratzen dira komertzio kanpo­an, beren egoera besteena be­zain eskasa delako kartel bat es­kutan dutela duintasuna al­darrikatuz. Horrela, txiletar guztien borroka delako deial­dia egiten dute eta komer­tzio­ak ez sakeatzeko eskaera egi­ten dute.

 

Euskaldun ikasleak daude herrialdean, hernaniarrak bar­­­ne

Valparaiso, Santiago, Val­divia edota San Felipe dira, besteen artean, euskaldunak sei hila­beterako ikasketak egi­teko au­keratu zituzten hiriak. Guztiek bizi dute egun hauetan  Txileko errealitatea eta pro­tes­ten ez­tanda, eta noski, bertako uni­ber­tsitateko paroiak Euskal Herriko unibertsitateko balioz­kotzeak kolokan utzi ditzakete. Ez da hau, ordea, Libe Murua her­naniarraren edota nire kasua. Valparaison gaude biak eta ia bi astez eskoletara joa­te­ko aukera izan ez badugu ere, konbalidazioekin ez da ara­zorik egongo. «Pertsonalki oso intensoa ari da izaten bizitzen ari garena eta benetan gogorra lehenengo pertsonan bizitzea. Hala ere, uste dut, esperientzia asko aterako ditu­dala hemen­dik. Iada egun de­xente igaro dira eta herritarrek oraindik ere kalean jarraitzen dute egun eta gau. Aipamen berezia egin nahiko nieke orain­dik lehen lerroan borro­kan jarraitzen duten guztiei», dio Muruak.

Maddi Ormazabal Valdivian dago erizaintzako praktikak egi­ten. Hernaniarrak ez ditu arazoak izango konbalidazioe­kin, baina tentsio egunak bizi izan ditu, baita ere: «Kalera atera gara eta ikusi dugu jen­dearen jarrera guztiz positiboa dela, gauzak aldatzeko gogo handia dutelako. Hala ere, poliziaren partetik tiroak ikusi ditugu, gasa bota dute eta pro­portzionalki erabilitako inda­rra ez da batere justua izan. Baina Valdivia Santiago baina hiri txikiagoa da, eta toque de queda baino lehentxeago etxe­ra joanez gero, ez dut arrisku egoera larririk bizi izan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!