KULTUR AGENDA

Mendizale astearekin hasi ondoren, musikarekin zapalduko du gailurra azaroak

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 5a, 00:00
Atzo hasi zen Mendizale Astea Sandiusterrin eta ez Biterin.

Mendiriz Mendi elkartearen Mendizale asteak eman zion hasiera atzo azaroko kultur agendari. Gaur izango du jarraipena, beste proiekzio batekin; Josu Iztueta izango dute protagonista, arratsaldeko 19:30etan hasita.

Mendizale Astearekin hasi dute hernaniarrek azaroko al­dapa, eta Santa Zezilia egu-naren bueltan, musikari esker ukituko dute gailurra, buka-eran.

 

Josu Iztueta protagonista, gaur

Atzo eman zioten hasiera Mendizale Asteari, eta ostegu-nera  arte, egunero izango da proiekzio bat. Gaur Josu Iztueta bidaiaria izango da prota-gonista; bere eskutik, Bizi-minez proiekzioa ikusi ahal izango da, arratsaldeko 19:30e-tatik aurrera, Biterin. 

Beste bi proiekzio izango dira asteazken eta ostegunean leku eta ordu berean, eta os-tiralean, aldiz,  gaztetxoen txanda izango da. Arratsaldeko 18:00etan hasita, beraien ir-teeretako argazkiak ikusiko di-tuzte, lehenengo, eta ondoren, argazki lehiaketako sariak banatuko dizkiete.

Antzerki-zikloa ere izango da hilabete honetan; atzo jarri zituzten sarrerak salgai.


Santa Zezilia egunak, arrastoa

Santa Zezilia musikarien egu-nak ere, arrasto polita utziko du Hernanin. Hilaren 16an ha-sita, hainbat kontzertu eta emanaldi eskainiko dituzte Musika Eskolak, baita talde askok ere.

 

Antzerki-zikloa, 12an hasita

Baina dena ez da musika eta mendia izango. Antzerkia ere ikusi ahal izango da hilabete honetan. Hilaren 12tik 14ra hiru emanaldi eskainiko ditu antzerki-zikloak. Atzo jarri zituzten sarrerak, salgai.

 

AZAROKO KULTUR AGENDA

Azaroak 8ra arte, Mendizaleen Astea. Antolatzailea: Mendiriz Mendi elkartea. Lekua: Biteri Kultur Etxea.

Azaroak 9, Bigarren Eskuko Azoka + Kalez Kale Kantari + Erromeria. Ohiko leku eta orduetan.

Azaroak 9, Haur antzerkia: Ehuna. Taldea: Dantzaz & Teatro Paraiso. Lekua: Biteri kultur etxea. Adina: 1-5 urte.  Ordua: 11:00etan eta 12:30etan. Sarrerak dagoeneko salgai.

Azaroak 10, Iturmendiko kobazulora bisita gidatua. Lekua: Antziola auzoko kobazuloaren ingurua. Ordua: 11:00. Antolatzailea: Felix Ugarte elkartea.

Azaroak 12, ipuin kontaketa. Kontalaria: Pello Añorga. Lekua: Biteri kultur etxea. Ordua: 17:30 (3-4 urte) eta 18:00 (5-7 urte). Edukiera mugatua da; gonbidapenak liburutegian.

Azaroak 12, Euskal emakumeen literatura ikuspegi feministatik mintegia. Liburuak: Amek ez dute. Katixa Agirre. Gidaria: Kattalin Miner. Lekua: udal liburutegia. Ordua: 19:00.

Azaroak 16, Santa Zezilia kon-tzertua. Taldea: Hernaniko Musika Banda. Lekua: udaletxeko arkupeak. Ordua: 17:30.

Azaroak 17, Bizilagunak. Antolatzailea: Amher.

Azaroak 21, Musikalean. Taldea: Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleak. Lekua: kaleetan barrena. Ordua: 17:30.

Azaroak 29- abenduak 3, Inmigrazinea. Antolatzailea: Amher. Lekua: Biteri kultur etxea. Ordua: 18:30.

Azaroak 22, Santa Zezilia kon-tzertua. Taldea: Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleak. Lekua: Biteri kultur etxea. Ordua: 18:30.

Azaroak 22, Santa Zezilia kon-tzertua. Taldeak: Kantuz eta Astigarragako Aiztondo abesbatzak. Lekua: Milagrosa. Ordua: 20:00.

Azaroak 22, Santa Zezilia kon-tzertua. Taldea: Goiz Eguzki abesbatza. Lekua: kaleetan zehar. Ordua: 19:00.

Azaroak 23, Haur antzerkia: Etxerik txikiena. Taldea: Yarleku Teatro. Hizkuntza: euskara. Lekua: Biteri Kultur Etxea. Ordua: 12:00. Adina: +6 urte. Sarrerak salgai azaroaren 13tik aurrera.

Azaroak 24, Santa Zezilia eguna. Taldea: Hernani eta inguruko txistulariak eta tronpeta-joleak. Lekua: erdigunea. Ordua: 09:15.

Azaroak 26, Ipuin kontaketa. Kontalaria: Lur Korta. Lekua: Biteri Kultur Etxea. Ordua: 17:30 (3-4 urte) eta 18:00 (5-7 urte). Edukiera mugatua. Gonbidapenak liburutegian.

Azaroak 28, Mintzodromoa. Lekua: Biteri kultur etxea. Ordua: 10:00-11:00 eta 18:00-19:00.

 

ANTZERKI-ZIKLOA
Sarrerak dagoeneko salgai

Azaroak 12, Zaldi urdina. Artedrama, Axut! Dejabu Panpin Laborategia. Hizkuntza: euskara.

Azaroak 13, Utzi mezua seinalearen ondoren. Tanttaka teatroa. Hizkuntza: euskara.

Azaroak 14, Elisa y Marcela. A Panaderia (Galizia). Lekua: Biteri kultur etxea. Ordua: 20:00. Hizkuntza: gaztelania.

 

LITERATUR SOLASALDIA

Azaroak 13, Liburua: Nada. Carmen Laforet. Gidaria: Amaia Garcia. Hizkuntza: gaztelania. Lekua: udal liburutegia. Ordua: 19:30.

Azaroak 19, Liburua: Alkasoroko Benta. Mikel Taberna. Gidaria: Ane Mayoz. Hizkuntza: euskera. Lekua: udal liburutegia. Ordua: 19:30.

 

ERAKUSKETAK

Azaroak 6-9, Argazkiak. Egilea: Foto Forum Hernani elkartea. Irekiera.

Azaroak 22-abenduak 10, Pintura argazkia. Egilea: Lorentxa Beyrie. Lekua: Biteri kultur etxea.

 

GAZTELEKUA

GAUR, Azaroak 5, Wii eta merienda.

Azaroak 6, Ideien zaparrada.

Azaroak 7, Saskibaloia Latsunben.

Azaroak 10, Pelikula: Igelak.

Azaroak 13, Merienda osasungarria.

Azaroak 15, Esku-lana: kamixetak.

Azaroak 16, Munduko sukaldaritza.

Azaroak 17, Ideien zaparrada erabakiak.

Azaroak 19, ekintza izarra.

Azaroak 20, Haurren eta nerabeen eskubideen nazioarteko eguna.

Azaroak 21, Futbol partidua Latsunben.

Azaroak 22, Beldur Barik. Sari-banaketa Biterin.

Azaroak 23, Aerorumba kiroldegian.

Azaroak 26, Merienda osasungarria.

Azaroak 29, Esku-lana: origami.

Azaroak 26, Esku-lana:  Slime 2.0.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!