Dobera

‘Baietz Hernanik!’ liburua eskuragarri, Doberan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 4a, 00:00

Euskara elkartearen bulegoan eskuratu dezakete, aurkezpenera azaltzerik izan ez zutenek.

Joan den astean aurkeztu zu­ten Biterin, Baietz Hernanik! liburua, Amagoia Mujika Te­lle­riak egin­dakoa, 2018an zehar Euskara Ari Duk gauzatutako erronkak eman zuenari buruz.

Jende asko elkartu zen aurkezpen ekitaldi horretan, eta guztiek jaso zuten liburuaren ale bana, opari.

Baina bertaratzerik izan ez zutenek, edota erronkan parte hartu eta liburuan interesa du­ten guztiek, aukera daukate oraindik ere, liburua es­kura­tzeko. Dobera Euskara Elkar­tearen bulegoan (Larramendi kalea 11, behea) daude eskuragarri, eta bertatik pasa daitezke, ale bat jasotzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!