Gipuzkoa Argitu

Argindarraren fakturan aurrezten ikasteko, beste bi saio Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 4a, 00:00

Azaroaren 12an da aurrenekoa: ‘Argindarraren kontsumoen informazio egokia eskuratu eta kontrolatzeko saio praktikoa’. Izena eman behar da.

Herritarrei zein komertzioei zuzenduta, argindarraren fakturan aurrezteko saioak ari di­ra eskaintzen, Gipuzkoa Argi­tu programaren barruan. Eta Hernanin izango dira berriro, Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.

Azaroaren 12an izango da aurreneko saioa: Argindarraren kontsumoen informazio egokia eskuratu eta kontrolatzeko saio praktikoa. Udaberrian ere es­kaini zuten saio hori bera, eta «izandako harrera ona» ikusita, bigarrenez antolatzea erabaki dute. Parte hartzeko, ize­na eman behar da aurretik, eta ostiralera bitarte dago epea: oihane@izadi21.eus helbidean, edota 686 427 565 telefonoan (08:00etatik 16:00etara).

Gainera, nahi duenak, gai horri buruzko bideo-tutorialak ere badauzka eskura, programaren atarian: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu.

Energia berriztagarriak ezartzeko saioa, aurrenekoz

Bigarren saioa azaroaren 25ean egingo dute, eta berria izango da hori: Etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko saio praktikoa. Aurrenekoz eskaini­ko dute Hernanin, arratsaldeko 18:00etan Biterin; eta ho­rre­tarako ere, izena eman be­har da, bide berdinetan, azaroaren 22a baino lehen.

«Energia berriztagarrien in­guruko araudia aldatu berri da, eta ondorioz, orain errazagoa da teknologia horiek etxebizi­tzetan erabiltzea», azaldu dute. Aditu batekin, modu prak­ti­ko­an ezagutuko dute saioan, zein baldintza bete behar diren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!