Errugbia

Kontrario indartsuari hortzak erakutsita, saririk ez

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 4a, 00:00

Partidu ona jokatu zuen Hernanik, defentsan presio lan haundia eginez, eta aurretik iritsi zen atsedenaldira; baina bere indarra azaleratu zuen Alcobendasek azkenean, 36-25 irabazteko.

Oso estu hartu zuen Hernanik Alcobendas, atzo eguerdian, Las Terrazas zelaian. Trikolo­re­ek partidu ona jokatu zuten, eta aurretik iritsi ziren atse­de­naldira, baina ezin izan zioten eutsi madrildarren indarrari, bigarren zatian (36-25).

Hasieratik aritu zen ausart Hernani, defentsan ondo eu­tsiz eta baloia zeramanari presio haundia eginez etengabe; eta horri esker, kontrarioen aka­tsak eragin eta baloia berres­ku­ratu zuen hainbatetan.

Edozein kasutan, Alcoben­das aurreratu zen, aurreneko entsaioarekin, meleetan zeu­kan nagusitasuna aprobe­txa­tuz. Berehala berdindu zuten trikoloreek, Mattin Colladoren eskutik, ba­lo­ia berreskuratu eta korrikaldi ederra eginda (7-7).

Baina bi entsaiorekin, ihes egin zuen Alcobendasek (19-7). Ez zuen luze joko. Zigor kolpea lortu zuen Anartz Elosegik be­re­hala, eta aurreneko zatia bu­­katu aurretik, Abeciaren en­tsa­­ioak eta Elosegiren beste  zigor kolpe batek, aurretik jarri zi­tuz­ten trikoloreak (19-20).

Atsedenaldian ames­tuta­ko­ak, ordea, 8 minututan uxa­tu zi­tu­en Alcobendasek, bi entsa­io­re­kin (31-20); eta hirugarren ba­te­kin, beranduago (36-20).

Mikel Bidegarayren entsaio batek, bizirik mantendu zuen defentsako bonusa lortzeko au­kera; baina azkenean, sari­rik ga­be bueltatu zen Hernani, kon­­trario indartsuari hortzak erakutsi ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!