EH Bildu

Mertxe Aizpuruak eta Gorka Elejabarrietak, ekitaldia gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 4a, 00:00

Arratsaldeko 19:00etan izango dira bertan, igandeko hauteskundeetarako hautagaiak.

Ekitaldi politikoa antolatu du EH Bilduk gaur, Hernanin. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Biterin; eta bertan egongo dira Mertxe Aizpurua eta Gor­ka Elejabarrieta, Kongresurako eta Senadurako hauteskundeetarako hautagaiak.

EH Bilduk nabarmendu du, «garrantzia haundia» eman diola, Kongresuan eta Sena­du­an «ordezkaritza sendoa» izateari. Eta horregatik, alderdiko kide eta zaleak gonbidatu ditu, parte hartu dezaten gaurko ekitaldian, eta datorren igandeko hau­teskun­deetan, «gure esku­bideak errespeta dai­tezen. Guk egiten ez badugu, ez du gugatik inork egingo», aldarrikatu du.

Kongresurako zerrendan, Aizpuruak lagun izango ditu, besteak beste, Hernanin bizi den Juan Mari Olano, Jon Iña­rritu eta Esther Larrañaga; eta Senadurako, Elejabarrie­ta­rekin batera dira, Aitor Ibero Her­na­ni­ko Udaleko langilea, edota Olaia Duarte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!