Mendiriz Mendi

Pirineoak, Argentina eta Japonia eski gainean, aste berezia hasteko

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 4a, 00:00
Eski gainean bizitakoak kontatuko dituzte gaur, Sasigain, Zabarte eta Mendizabalek. Argazkia: Jon Sasigain

Gaur hasiko da Mendizale Astea, 19:30etan Biterin, ‘Eskia Argentina, Japonia eta Auñamendietan’ proiekzioarekin. Bihar, berriz, ‘Biziminez’.

Mundu osoko mendietara era­mango ditu herritarrak Men­di­riz Mendik, proiekzio bidez, beste urte batez. Gaur hasiko da Mendizale Astea, eta ostiralera bitarte, egunero izango da proiekzio bana, Biterin.

Gaurkoan, hasiera emateko, Jon Sasigain, Aitor Zabarte eta Aitzol Mendizabal eskia­tzaileak egongo dira bertan, arratsaldeko 19:30etan hasita, Eskia Argentina, Japonia eta Au­ñamendietan izeneko pro­iek­zioarekin. Hain justu, ezagutzera emango dituzte, Piri­neo­­etan, Andeetan eta Japo­nian barrena dauden eski ere­mu ezberdinak, beraien esperientzia eta bizipenak azalduz.

‘Biziminez’ filma, bihar

Bestelakoa izango da biharko saioa. Biziminez pelikula jarriko dute, Josu Iztuetarena, arra­tsaldeko 19:30etan Biterin.

Filmak kontatzen ditu, bi la­gunek Estatu Batueta­ko erre­pideetan zehar egindako bi­da­ia baten oroitzapen eta bizipenak. «Errepideko zeharkaldia be­ra baino, garrantzitsuagoa da barne bidaia: oroitzapen eta bizipen eder eta ez hain ederrak, jolasak, eta bidean aurki­tutako oztopoak, negarrez eta umorez gaindituko dituztenak. Bizitzari buruzko gogoeta sakona da, bi adiskideren erre­tratu zintzoa, bizimina transmititzen duen road movie hun­kigarria», aurreratu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!