Partidu zaila gaurkoa, Alcobendasen zelaian

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 3a, 00:00

Eguerdiko 12:30etan jokatuko du Hernanik, Las Terrazasen, hirugarren sailkatuaren kontra.

Konpromiso zaila izango du Hernanik gaur, Ohorezko Mai­lan, azkeneko postutik atera­tzeko puntuak lortzeko. Las Te­­rrazas zelaian jokatuko du, eguerdiko 12:30etan hasita, eta Alcobendas izango du kontra­rio; sailkapeneko hirugarren postuan dagoen taldea, hain zuzen ere.

Cisnerosen etxean galduta hasi zuten denboraldia madril­darrek, baina ordutik, partidu guztiak irabazi dituzte, joan den astekoa izan ezik: azke­ne­ko unean lortutako zigor kol­peari esker nagusitu zitza­ion VRAC (31-33). Indartsu da­bil Alcobendas, eta porro­ta horri buelta emateko gogoz izango dira, gainera.

Hori horrela, zaila izango dute trikoloreek, punturen bat ekartzea; baina lehenago ere erakutsi dute, edozein kon­tra­riori aurre egiteko gai direla.

Partidua zuzenean ikusi ahal izango da, www.ferugby.es atarian, edo Alcobendas Rug­byren YouTubeko kanalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!