Xake txapelketa

Lider izateko lehia gaur, Makarovek eta Martiarenak

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 3a, 00:00

Hernaniko Xake Txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatuko da, arratsaldeko 16:00etan hasita, Kixkalen. 12 partida izango dira, guztira.

Gaur izango du segida, hiru­ga­rren jardunaldiarekin, Her­na­niko Xake Txapelketak. Kixkal tabernan izango da, arra­tsal­deko 16:00etan hasita, eta 12 par­tida jokatuko dira, guztira.

Bereziki erakargarria izan­go da, Makarov eta Martia­re­na­­ren artekoa. Lidertza kon­par­titzen dute, aurreneko bi par­ti­dak irabazita, eta elkarren kontra ariko dira gaur. Gaine­rakoak, hauek izango dira: Udo Esnaola eta Joseba Goiko­etxea; Erdozio eta Iturralde; Ekaitz Devesa eta Oxan; Beñat Deve­sa eta J. R. Altuna; Edu Sanz eta Ibon Ramos; Berrotaran eta Ja­­vier Burgos; Xerpa eta Mai­ta­ne Otaolea; Jose Gonzalez eta Mikel Zubia; Beñat Murua eta Peru Dominguez; Iñaki Arrieta eta Alain; eta Jon Sagarna eta Ekain. Atsedena eskatu dute, eta 0,5 puntu jaso, Eli Agirrek eta Mertxe Egi­zu­rainek.

Bi liderren atzetik, 1,5 pun­turekin daude Esnaola, Oxan, Erdo­zio, Altuna, Devesa ana­iak, Iturralde eta Goikoetxea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!