Mobilizazioa

Berezia izango da asteroko zita, bihar, pentsiodunentzat

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 3a, 00:00

Astelehenero bezala, manifestazioa egingo dute bihar ere, eguerdiko 12:00etan Plazan elkartuta, pentsiodunek. Baina biharko zita, berezia izango da. Lan Sozialaren Kontseilu Oro­ko­rraren Saria jaso berri du, Eus­ka­diko Pentsiodunen Mugi­men­duak; eta saria herriz herri eramango dute. Hernanin izango da bihar, eta harekin taldeko argazkia aterako dute, manifestazioaren bukaeran. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!