Zikuñaga auzoa

Beldur-ikara zein barre-algara, Zikuñagan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 3a, 00:00
Ez da nolanahiko laberintoa, Zikuñagan prestatzen dutena...

Halloween laberintoa prestatu dute Zikuñagako eskolan, beste behin; eta gaur arratsaldeko 18:00etan zabalduko ditu ateak. Mozorrotuta joan beharko du, laberintora sartu nahi duenak.

Muntaia ederra aurkituko du gaur ere, ziur, Zikuñaga au­zora gerturatzen denak. Hallo­ween laberintoa prestatu dute eskolan, beste urte batez, haur eta helduen beldur-ikarak zein barre-algarak eragiteko. Aurre­nekotik izaten du gehiago!

Arratsaldeko 18:00etan ire­ki­­ko dituzte laberintoaren ate­ak, eta urtero bezala, bakarra izango da sartzeko baldintza: mozorrotuta joatea. «Laberin­to­aren atzetik lan haundia da­go, eta dedikazio eta esfortzu horrekiko errespetuagatik jar­tzen dugun baldintza bakarra da. Ez dugu sarrerarik kobra­tzen», azaldu dute.

10garren urtea du aurten­goa, laberintoak. «Egin ge­­nu­en au­rrenekoa oso kutrea izan zen, gaur egungoarekin al­de­ra­tuta. Orain, segurtasun pa­si­lloak eta gelaxkak ere erai­ki­tzen di­tugu», nabarmendu dute.

Joan den urtean, gaztelu bel­durgarri bat irudikatu zu­ten. Denbora luzez aritu dira aur­tengoa ere presta­tzen... Zer izango ote da? Motozerra hotsa ez da faltako, behintzat: «kla­si­ko bat da, hori gabe ez dago Halloween festarik». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!