Antzerkia

Haur antzerkirako eta antzerki ­ziklorako sarrerak salgai, etzi

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00
'Elisa Y Marcela'.

Astelehenean jarriko dituzte Biterin eskuragai 3 euroan umeena, eta 7,5 euroan helduena. Lau antzerki izango dira guztira.

Astelehenean jarriko dira salgai antzerki ziklorako eta haurren antzerkirako sarrerak. Haurren kasuan, antzerki bakarra egongo da, azaroaren 9an. Hori bai, bi sesio egingo dira Biteri kultur etxean, aurrenekoa 11:00etan eta bigarrena 12:30etan. Urte bete eta bost urte bitarteko haurrentzat zuzendutako antzerkia izango da. Sarrera 3 euro da.

Antzerki ixila izango da

Haurrentzako antzerkia haur­tzarorako proiektu eszeniko bat izango da, Ehuna izenekoa, Cris­tobal Balen­ciagaren unibertsoan inspiratuta.

Airearekin eta gorputzarekin mugimendua jostea, ehunaren dantza egiteko da helburua. Espa­zioa janzten duen oihal haundi bat, bertan gorputz jostalariek dantza egiteko erabiliko da.

Hiru lan, antzerki zikloan

Hiru antzerki eskainiko dira antzerki zikloan: Zeru urdina lehena, azaroaren 12an; aza­ro­aren 13an, Utzi mezua seinalearen ondoren; eta azaroaren 14an, Elisa Y Marcela. Arra­tsaldeko 20:00etan hasiko dira antzerki gutziak, eta sarrerak 7,5 euro balio du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!