Iturmendiko kobazulora bixita, bihar zortzi

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00

Goizeko 11:00etan hasita izango dira bisitak, bertaratzen direnen artean.

Urtero bezala, Iturmendiko jentilzuloa bixitatzeko aukera eskainiko du Felix Ugarte elkarteak aurten ere. Hurrengo igandean izango da hori, azaroaren 10ean, hain zuzen.

Goizeko 11:00etan hasiko dira bixitak, eta jende guztia sartu arte izango dira bertan, eguerdira arte, seguraski, gerturatzen den jende kopuruaren arabera.

Sarrera librea izango da, eta bertaratzen den oro sartu ahal izango dela adierazi dute antolatzaileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!