Eliza

Santu Guztien eguna eta gero, gaur hildakoen omenez meza

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00

Aurreko urtean baino jende gehiago ibili zen hilerrian eta gaurko bi meza antolatu dira, bat 09:00etan eta bestea, 19:00etan. 

Atzo Santu Guztien eguna ospatu zen, eta horretarako hainbat elizkizun antolatu zi­ren Urumea bailaran, hala nola, Hernanin, Astigarragan eta Ereñotzun. Elizkizunez gain, herritarrak, hilerrira hurbildu ziren, lore sorta be­rriak eramatera, bazterrak txu­kuntzera edo bisita egitera. Gainera bertaratutakoen hitzetan aurreko urteetan baino jende gehiago ibili zen.

Gaur, bi elizetan

Gaurkorako ere bi meza antolatu dira, goizeko 09:00etan izango da lehenena, Agus­ti­netan eta arratsaldeko 19:00­etan San Joan Batai­atzailea parrokian, azkena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!