bertsolaritza

Beñat Gaztelumendi Gipuzkoakoan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00

Añorgarrak gaur hasiko du txapelaren defentsa, Azkoitiako Baztartxon.

Gipuzkoako Bertsolari Txa­pel­ke­taren bo­s­ga­rren eta az­ken fi­nal-la­ur­dena, gaur jo­ka­tuko da Azkoitiako Baz­tar­txo An­­­tzo­­kian, arratsaldeko 17:00­e­­ta­n. 

Hernaniko Bertso Esko­la­tik Beñat Gaz­te­­lumendi añor­­­­ga­rra izango da bertsotan; au­­rrenekoz kantatuko du aur­tengo txapelketan. Bera­rekin batera ariko dira, baita ere: Ane Labaka, Ander Liza­rralde, Ane Zuazubiskar, Mi­kel Artola eta Maialen Akizu. Gaztelumendi da gaur egungo Gipuzkoako txapelduna, eta beraz, txapelaren defentsa hasiko du gaurtik.

Azkoitiako irabazlea, zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara eta gainontzeko ber­tsolariek, puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera.

Eñaut Martikorena eta Agin Laburu, finalerdietan

Gaur ezagutuko dira finalerdiak nola geratuko diren. Oraingoz, Hernaniko Bertso Eskolak finalerdietarako sailkatuta ditu Eñaut Martiko–rena eta Agin Laburu eta ez nolanahi. Biak ere beraien finalaurdenak irabazita sailkatu dira. Jon Maia eta Oiha­na Iguaran izan dira beste bi saioetako irabazleak. Beste hamahiru sailkatuak puntuazioaren araberakoak izango dira. 

Asier Azpirozek sailkatu beharko luke puntuaketaren arabera, baina zailagoa du Unai Gaztelumendik.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!