eh bildu a10

Mertxe Aizpurua eta Gorka Elejabarrieta etzi, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00

Arratsaldeko 19:00etan egingo du EH Bilduk ekitaldia, hauteskundeen aurretik.

bozekin beste hitzordu bat izango dute herritarrek hu­rrengo igandean, bihar zortzi. Hain zuzen, Kongresuko eta Senatuko ordezkariak, berriro ere, aukeratu beharra daude, eta bide horretan, atzo hasi zen, ofizialki, hauteskunde-kanpaina. 

Honen baitan, astelehenean egingo du ekitaldia EH Bilduk Hernanin. Biteri kultur etxeko areto nagusian izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita, eta bertan izango dira Mertxe Aizpurua eta Gorka Elejabarrieta, EH Bilduren hautagaiak.

Aizpurua eta Elebabarrieta izango dira Kongresuko eta Senatuko zerrenda-buruak, hurrenez hurren. Eta haiekin batera izango dira, besteak beste: Kongresuan, Jon Iña­rri­tu, Esther Larrañaga eta Her­nanin bizi den Juan Mari Olano; eta Senatuan, Olaia Duarte eta Aitor Ibero, Her­naniko Udaleko langilea.

Ordezkaritza sendoa izatea, helburu

Hernaniko EH Bilduk ohar ba­tean azaldu du «garrantzia haundia» eman diola Kon­gresu eta Senatuan «ordezkaritza sendoa» izateari, beraz, kide eta zaleak gonbidatu ditu hautagaiekin egingo den ekitaldian eta bihar zortzi egingo diren hauteskundeetan parte hartzera.

Izan ere, Hernaniko EH Bildutik aldarrikatu dute: «gu­re eskubideak errespeta dai­tezen, guk egiten ez badugu, ez du gugatik inork egingo», adierazi dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!