Musika

Abenduaren 5ean etxean aurkeztuko du disko berria, Olatz Zugastik

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00

Urriaren 25ean kaleratu zuen ‘Orion zuzenean’ diskoa musikari hernaniarrak. Biterin eskainiko du kontzertua, 2019a bukatzeko.

Bakarkako bosgarren diska kaleratu berri du Olatz Zugasti musikari hernaniarrak; Orion zuzenean izenburupean, urria­ren 25ean argitaratu zuen. 
Horrez gain, herritarrek zuzenean entzuteko au­kera ere izango dute, tartean, hernaniarrek. Izan ere, abenduaren 5ean aurkeztuko du etxean, Hernanin. Biteri kultur etxean izango da hori, eta aurrerago emango dute xehetasunen berri.

Lehenengo zuzeneko diskoa

2015ean bere azkeneko diskoa, Ur goiena ur barrena, aurkeztu ondoren, aurrenekoz ekin zion Zugastik bakarlari gisa kon­tzertuak eskain­tzeari. Bolada horren islada da, hain zuzen, disko berri hau. 

Hain justu, Orion, bere bizitokian, eskainitako kontzertuaren zuzeneko grabaketa da disko berrian aurkezten due­na. Diskoan zehar, bakarlari moduan egindako lau lanen kantuak entzun ahal izango dira, baita hainbat euskal kantu tradizional eta Benito Lertxundiren beste bat, Gra­txina alabak kantatua.
Gratxina Lertxundi eta Zugastik berak ez ezik, Ander Ederrak, Ander Zulaikak eta Amaiur Cajaraville musikariek  ere hartu dute parte diskoko abestien moldaketan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!