Hileko lehenengo asteartea izanik, odola emateko zita jarri du Hernaniko Odol Emaileen taldeak datorren asterako, hilaren 5erako, hain zuzen. Arratsaldeko 18:00etatik iluntzeko 20:30etara izango da aukera, anbulategian. Organu-emaile ere egin ahal izango da.