Halloween

«Etxeko pasiloetan sortutakoa, auzoko festa garrantzitsuena bihurtu izana sinesgaitza da»

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00
Aurreko urteko labirintoan benetako gaztelu bat irudikatu zuten, bere katedun ate eta guzti.

Hamargarren urtez ospatuko da Zikuñagako Halloween festa bihar eta inguratzen direnei ezustekoak emateko mozorroen azken ukituak soilik falta dira.

BESTE urte batez, bihar os­pa­tu­ko da Zikuñagako Ha­llo­­­we­en fes­ta, arratsaldeko 18:00­eta­tik au­­rrera. Edonork parte har­­­ de­zake, beti ere Auzo Elkarteak jarri­­ta­ko­ baldintza ba­karra erres­­pe­­ta­tzen dene­an­: mozo­rro­­­tzea. Hamar­ga­rren urtea izango da aur­tengoa, eta beti bezala izu­aren la­bi­rintoak gi­ro­tuko duela auzoa azaldu dute On­di­tz­­ Rekondo, Pathy Navais eta Ar­kaitz Larrañaga auzo­tarrek.

Nondik sortu zen halako festa antolatzeko ideia?
Arkaitz Larrañaga: Semearen ideia izan zen, 8-9 urte zitu­e­nean etxean Ha­lloween os­patu nahi zuela esan­ zigun, ur­te hartan etxea pix­ka bat atondu eta pare bat susto eman ge­niz­kion hau­rra­ri. Betidanik gus­tatu zaio sus­to­ak eman eta ja­sotzea, eta hor­taz hurrengo ur­tean ikas­tolako lagunei ber­di­na egin na­hi ziela esan zi­gun. Gu­txi­na­ka haunditzen joan den eki­mena izan da; etxeko pa­­si­loetan sortutako zerbait, au­zo­­ko festa ia garran­tzi­tsu­e­ne­­ta­ko bat bihurtu izana guz­tiz si­nes­gaitza da, nork esango liguke guri hala festarik sor­tuko zenik.

Nolako bilakaera izan du labirintoak hamar urte haue­tan?
A.L: Izugarri aldatu da labi­rin­toa. Auzoan egin ge­nu­en lehe­nen­goa, gaur egun­go­a­re­kin al­de­ratuta oso kutrea izan zen, ino­lako infra­estru­k­tu­ra­ri­k ga­be sortutakoa zen, pre­ka­­rioa. Mahai batzuk elkartu geni­tu­en, kar­­to­iez estali eta ar­giak itza­li ge­ni­tuen lehe­nengo aldi har­­tan. Gaur egun se­gurtasun pa­si­loak eta ge­lax­kak ere erai­ki­tzen ditugu, o­bra­­ko punta­lekin aritzen ga­ra lanean.

...
Hasierako ur­tee­tan auzoko ume­ak eta pare bat lagun el­kar­tzen ziren, 15 bat­ haur edo izan­go ziren eta or­duan Auzo Elkarteko lokal barruan e­giten ge­nuen, baina 20-25 ha­ur el­kartzen hasi zirenean la­bi­­­rin­­toa kanpo­al­de­ra ate­ra­tze­a era­baki genu­en,­ ero­so­­ta­su­na­ga­­ti­k eta segurtasun kon­tu­en­ga­tik.

Nola antolatzen duzue urteroko labirintoa?
Pathy Navais: Ur­te­ osoan ze­har ideiak bilduz goaz, planoak eta zi­rri­borroak sortzen ditugu  eta as­te­ horretan, infra­est­ru­k­tura al­detik lan handia izaten da, labi­rin­to­aren atzean aste­be­teko lan fisikoa dago: eskola osoak estali behar dira, au­rre­tik egoten den tablaua de­se­gin, labirinto guztia sortu eta be­hin festa bukatutakoan guz­­tia de­segin eta zegoen mo­duan utzi behar da.

Zergatik urtero mozorroaren baldintza?
P.N: Lan haundia dago atzetik, de­dikazio eta egindako esfor­tzu­­areiko errespe­tu­a­ga­tik­ jar­tzen dugun baldintza bakarra da. Labirintora sartu ahal iza­te­ko eskatzen dena mozo­rro­tua etortzea da. Ez dugu sarre­ra­rik kobratzen, gure festa­re­kin bat egin nahi duenari mo­zo­rro batekin gerturatzea es­ka­tzen diogu, besterik ez. Zo­rio­nez, jendeak baldin­tza­ hori geroz eta gehiago e­rres­­­­pe­ta­tzen duela esan de­za ke­­gu, ur­tero mozorroak lan­du­­agoak di­re­la ikusten da eta gurasoak da­goeneko ba­da­ki­te haurra­re­kin iga­ro­tzeko ai­tzakiak ez due­la balio, labi­rin­to­tik igaro nahi duenak ba­da­ki zer da­goen. 

Jendea ikaratzea erraza da?
P.N: Lehenengo urtetik jendea izu­tzea lortu dugula esango nu­­ke, ez baita oso zaila. Mu­si­kak ere asko girotzen du, eta berez horrelako egun batean, ilun­petan, sustoak ematea ez da batere zaila. Batzuetan ge­hiegi ikaratu izana ere gertatu zaigu; behin ume batek urte bat igaro zuen niregana musu bat ematera hurbiltzera au­sartu gabe. Eta antolatzaileren bati ere gertatu zaio sustoak ema­ten aritzea baina gero labirintotik iga­ro­tze­ko ausar­dia­rik ez izatea beldurrak edo izuak jota. 

Zein da urtero errepikatzen duzuen trikimailua?
A.L: Motozerra klasiko bat da, hori gabe ez dago Halloween fes­tarik. Lanerako eta fes­ta­ra­ko­ erabiltzen dugu, eta urtero ur­tero ateratzen dugun arren, beti harrapatzen dugu norbait ezu­stean. Horri tokaren bur­ni­ari mailuarekin gogor eman­da sortzen den zarata gehitzen badio­gu, beldurra edo izua ba­rru­­raino sartzen da. 

Antolatzaile moduan, zer da gehien gustatzen zaizuena?
Onditz Rekondo: Guztia anto­la­tzeaz gain, egun horretako mo­­zo­rroak lantzea gustatzen zaigu. Ez gara edozein mozo­rro­rekin kon­formatzen, anto­la­kuntzak den­bora nahikorik uzten ba­di­­­gu beti saiatzen gara au­rre­ko­ urteetako mozorroak hobe­tzen­, erronka moduko bat da guretzat bai­na egia da labi­rin­to­aren mun­taiarekin,  gure mo­zo­­rro­ak­ prestatzeko ez du­gu­la nahi genu­keen be­zain­bes­te den­bo­ra.­ 

Izugarrizko harrakasta du Zikuñagako Halloween festak, nola jasotzen duzue zuek hori?
A.L: Festaren hurrengo egu­ne­tan, argazkiak ikusten hasten ga­­renean konturatzen gara au­­zo­ra hurbiltzen den jen­de­tzaz. Harridura aurpe­gi­ak­ dira ur­tero errepikatzen di­re­nak gu­re artean, auzoan geratuko zela uste genuen eta urtetik urtera jendea geroz eta hu­rru­n­a­gotik etortzen dela jakin dugu. Ahoz ahokoak duen era­gi­na izu­ga­rri­a da, auzoan ba­ka­­rrik jar­tzen­ ditugu kartelak eta ino­la­ko publizitaterik egin gabe, Hen­­­daiatik, Leitzatik edo Tolo­satik etorri den jendea ere topatu izan dugu. Duela pare bat urte, ku­ri­o­si­­tate hutsagatik kon­ta­bi­liza­tze­ko bi gailu erosi ge­ni­tu­en eta aurreko urtean haur eta hel­du­en artean labi­rin­to­tik­ 500 la­gun igaro zirela da­ki­gu. Par­ke­­rainoko ilara sor­tzen­ da ur­te­ro, eta jen­dea labirintora sar­tze­ko bi or­duz egoten da  kan­po­an zain.
Bestalde, egun honetan au­zo­ra hurbiltzen den jende as­ko da­go nahiz eta labirintora ez sar­tu hortaz, auzo osoan gi­ro­ ede­rra izaten da eta horrek Zi­ku­­ñagari ere on egiten dio. Ur­tero auzotarrengandik eta hur­bil­tzen diren guztiengandik ja­so­tzen dugun mezu oro­ko­rra ze­ra da: hau ezin duzue utzi. 

Nola kudeatzen dituzue horrenbeste lagun labirinto barruan?
A.L: Beldurrak ez dakizu per­tsona bakoitzarengan nola­ko erre­akzioa eragin deza­ke­en­, eta hori arriskutsua ere i­zan daiteke. Dena den, se­gur­ta­suna bermatzea da gure hel­buru na­gu­sia eta horretan fin aritzen gara. 
Metro gutxitan antola­tzaile asko gaude, eta elka­rre­kin ko­mu­nikatuta gau­­de den­bora guz­tian. Haurren bat ate­ra­tzea tokatu zaigu behin edo behin negarrez, baina horretarako ez dago ara­zorik labirintoko edo­zein pun­tutan baitago kanpora ate­ratzeko irteera ezkuturen bat. 

Erlazionatuak

Zikuñagako Halloween festa

Kronika - Erredakzioa 2019 aza 01 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!