FUTBOLA

Futbol zaleak ‘Hernani’ izena entzutera ohituko dira goi mailako bi jokalarirekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00
Hernâni Jorge Santos Fortes, Hernâni Azevedo Junior eta Hernâni Neves.

Aurten Levantek Hernâni Jorge Santos Fortes portugaldarra fitxatu du, Parmak Hernâni Azevedo Junior du bere taldean. Garai batean, Oporton eta Benfican, oso ezagunak egin ziren Hernâni Ferreira eta Hernâni Neves.

Pasa den asteazkenean Levan­tek disgustu galanta eman zi­en Real zaleei Anoetan 1-2 irabazi eta gero. Realeko aulkian bi hernaniar zeuden; Luis Llo­pis atezainen entrenatzailea eta Jose Luis Sánchez utilleroa. Beste taldearen aulkian hernaniarrik ez, baina Hernanik edu­ki zuen presentzia. Jokatu ez arren taldeko garaipenaren partaide izan zen Hernâni Jor­ge Santos Fortes jokalaria Her­nani bezala ezagutzen dena.  
Levanteko jokalaria aurten fitxatu berri du Levantek eta Real Madriderako bere izena ere entzun zen. Jokalari portugaldar honek 28 urte ditu eta ibilbide luzea egin du Atlético C.P. Mirandela, Vitoria de Gui­maraes, Oporto, Oly­m­piacos eta orain Levanten. Extremo bizkorra da, nahiz eta oraingoz ez duen bere mailarik hoberena eman.  

Parman, beste ‘Hernani’
Hala ere ez da Hernani bakarra. Italiako Serie A-n badago beste jokalari bat Hernani herriaren izen berdinarekin. Hau ere puntako jokalaria, goi mailakoa, baina bere jatorria desberdina da. Hernâni Jorge Santosek Cabo Verde eta Por­tugaleko hiritartasuna ba­ditu, Hernâni Azevedo Ju­ni­orrek bra­sildarra du. Hernâni Aze­vedo Junior Her­nani, 25 urteko erdilariak Parmarekin fitxatu du aurten nahiz eta oraingoz ez duen jokatu. 
Azken urteetan Zenit Sant Petersburg talde sendoan aritu da eta urtebete Sant Etienne jokatu zuen utzita. Atletico Para­na­enseko ha­rro­bitik irten zen eta gero Errusia aldera joan zen.

Hernâni Ferreira da Silva eta Hernâni Neves historikoak
Futbolean Hernani ezagun eta izen haundiak baldin badaude horiek Hernâni Ferreira eta Hernâni Neves dira. Lehe­nen­goa askorentzat Oportok inoiz eduki duen jokalaririk osoena. 2001ean hil zen 69 urte zituela eta Pedroto, Virgilio, Jaburu o Arcanjorekin batera Yustrich-en Gaindiezinak bezela ezagutu ziren. Portugalen Eusebioren Benfica historiko eta haundia iritsi arte zegoen talderik one­na. Portugalekin 1965­ga­rren urtera arte beti jokatzen zuen.
Eta Benficakoa zen hain zuzen Hernâni Neves. 80 eta 90garren hamarkadan jokatu zuen Benfican eta aski ezaguna zen. Benficarekin Milanen aurka Europako Kopako finala galdu zuen 1-0 eta behin zelai haundia utzita hondartzako futbolean hasi zen. Kirol horretan askorentzat egon den jokalaririk onenetakoa da Hernani. Vitoria Setubal taldean hasi zen jokatzen, orain 56 urte ditu, eta 2008an hartu zuen erretiroa hondartzako futbolean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!