HERNANI SAGARDO FORUMA

Sagardo zaporedun jardunaldiak laister, Oronan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00

Aurreko urteko II. Sagardo Forumean bisitak egin ziren sagastietara.

Hilaren 21, 22, 23, 24 eta 25ean, III. Sagardo Forum jardunaldiak egingo dira, Sagardoaren Lurraldeak antolatuta. Egingo diren hitzaldiez gain, II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa jokatuko da, hilaren 23an. 

HILAREN 21etik, 25era bitartean, III. Sagardo Foruma ospatuko da, Sagarrari, sagardoari e­ta turismoari buruzko jardun­al­­diak lelopean.  Hainbat ek­i­ta­ldi eta hitzaldi antolatu dira hilaren 21, 22, 23, 24 eta 25 egunetarako. 

Hamaika ekitaldi, 
III. Sagardo Forumean
Hilaren 21 eta 22an, jardunaldi teknikoak egingo dira Oronan. Bertako eta nazioarteko hainbat profesionalek hitzaldiak egi­n­go dituzte, «egungo egoe­ra­­ri ikuspegi orokorra eskaini eta azken urteotan sagardoaren alorrak bizi izan duen bi­la­­kaeraren berri emango du­gu» adierazi dute antolatzaileek. 
Ekimen honez gain, II. Na­zio­­­ar­teko Sagardo Lehiaketa jo­katuko da, hilaren 23an, Do­nos­­tiako Kursaal Kongresu Ja­u­­­re­gian, hain zuzen ere. Ber­tan, «mun­duko hainbat toki­ta­tik etorritako dastatzaile pre­s­tigio­tsu izango dira». Ho­na­koek be­deratzi kategoriatan sailkatutako hai­n­bat sagardo mota dastatuko di­tuz­te, hala nola, Euskal He­rri­an ekoiztutako sa­gardoa, sa­­gar­do natural asturiarra, sa­gardo tradizional fra­ntsesa, sagardo tadizional in­ge­lesa, sa­gardo berria, premi­um sagardo apardunak, apfelw sagardoa, zaporetako sagardoa eta urardoa, eta izotzezko sag­ar­doa. 
Lehiaketara aurkeztutako onenak aukeratuko dituzte, aipatutako dastatzaile profesionalek. 

«Munduko hainbat tokitako dastatzaile prestigiotsu izango dira antolatutako jardunaldietan».


Aurten, berrikuntza

Urte honetan, berritasun gisa, Nazioarteko Sagardo Azoka an­tolatu da, hilaren 24 eta 25ean, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian. Azoka hau, profesionalei eta herritarrei zuzenduta dago, eta antolatzaileek adierazi dute aukera dagoela bertako erakusmahai bakoitzean dagoen sagardo mo­­ta ezberdinak das­tatzeko.

Bost egun, sagardo 
zaporekoak
Antolatuko diren bost egun ho­ri­­etan, III. Sagardo Forumak, Sa­gar­doaren Lurraldean «ba­tu­­ko ditu landuko diren gai ba­koitzeko profesional punta­ko­enak». Beraz, azaroaren 21etik 25era, aukera paregabea egongo da, esperientzia berri­ak bizitzeko eta hautetatik ika­s­teko. Anto­latzaileek adierazi dute, sagardoaren egungo errealitateaz jabetzeko aukera ezin ho­bea dela. 
Hori horrela, III. Sagardo Forumeko jardunaldietara gonbitea luzatu nahi izan dute herritarrentzat, «zuen zain izan­go gara!». 

Antolatu diren ekimenez gain, ­
II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa jokatuko da. 

Kontaktatzeko datuak
Informazio gehiago behar izanez gero, 934 55 05 75 telefonora deitzeko aukera dago, edo emaila bidali helbide honetara; info@sagardoarenluraldea.eus. Bestela, web orrian sartuz,  www. sagardoare­nlurral­dea.e­us sartuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!