OBSTAKULU LASTERKETA

Emaitza onak, Monteagudoko Roman Race-ean

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00

Taldekako kategorian lehenengo postua eskuratu zuten Hernaniko Denontzat Gimnasioako kideek.

Aurreko asteburuan Monteagudoko ­V. Roman Race lasterketan izan ziren Hernaniko Denontzat Ginmasioko kideak.

nafarroan izan zuten zita aurreko asteburuan Hernaniko Denontzak Gimnasioko kideek, Monteagudoko V. Roman Race lasterketan. 
Lasterketa honi «maitasun berezia» diotela azaldu dute, bertan jasotako tratua izugarria izan baita. Gainera, eskuratutako lorpen guztiekin oso pozik azaldu dira, izugarrizko asteburua izan dutelako.
Hauek izan dira emaitzak: taldekako kategorian lehenengo postua eskuratu zuten, gizonezkoetan Asier Landartek eskuratu zuen lehenengo postua eta Ismael Mateok bigarrena. Emakumeetan aldiz, Eider Alonso bigarren geratu zen eta Almudena Muñoz hirugarren, eta 50 urtetik gorako kategorian, Felix Gomezek eskuratu zuen bigarren postua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!