ATLETISMOA

Hirugarren postu bana, Esnaolak eta Guerrerok

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00

Eva Esnaola Albin, Camille Herron estatubatuarrarekin.

Asteburu polita izan dute CD Hernaniko Eva Es­naola eta Hoki Guerrerok pasa den honetan.

Asteburu polita izan dute CD Hernaniko Eva Es­naola eta Hoki Guerrerok pasa den honetan. Fran­tziako Albi herriko 24 orduko Open-a jokatu du Esnaolak, eta 210,030 kilometro eginda, hirugarren postua lortu zuen. Munduko Txa­pel­keta ere jokatu zen egun berean, baina Esnao­lak ez du parte hartu ahal izan, ez duelako ziurtatu 200 kilometroko gutxieneko marka azkeneko bi urtetan. Hoki Guerrerok ere, poza ekarri dio Hernaniko taldeari, Lasarte-Oriako XXIV. Lasarte Oria Bai! lasterketari esker. 00:40:19­ko denbora eginda, hirugarren postua eskuratu zuen berak ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!