ERRUGBIA

Alcobendas sendoa bisitatuko du Ohorezko Mailako taldeak

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00
Hernani eta Burgosen arteko azkenengo partidua.

Las Terrazasen jokatuko dute bihar eguerdiko 12:30etan. ­
Madrildarrak ­hirugarren dira sailkapenean eta hernaniarrak azkenak.

KIROL ekitaldi gutxiago dago asteburu honetan Santu Guz­tien eguna dela eta, bai­na Ohorezko Mailako Hernani taldeak ez du atsedenik izango. Au­rreko asteburuan Burgosen aur­ka Landaren jokatu eta gero bihar Madrilera, Alco­ben­das herrira, egingo du bisita Le­xus Alco­ben­dasen aurka jo­ka­tzeko. 
Partidua eguerdiko 12:30­etan hasiko da, Las Terrazas zelaian,  eta norgehiagoka zai­la dute aurretik Patrick Po­lidorik zuzentzen duen taldeak. Alcobendaseko taldea pasa den urtean hirugarren sailkatu zen eta Copako garailea da. Aurten ere hirugarrenak dira sailkapenean Valladolideko bi talde boteretsuen atzetik. 
Hernaniren egoerak ez du zer ikusirik. Oraingoz jokaturiko sei partiduak galdu ditu eta Las Terrazas ez da lehenengo garaipena lortzeko lekurik erosoena. Hala ere, hernaniarrak saiatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!