Mendizale astea

Mendizale Astea bueltan da

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00

Aste osoan zehar proiekzio ezberdinak ikusteko aukera izango da, Biterin.

Astelehenean hasiko da Mendizale Astea, eta 
helduentzako zein gaztetxoenentzako 
ekitaldiak izango dira.

AURTENGO Mendizale Astea astelehenean hasiko da, eta eki­taldi ezberdinak izango dira azaroak 4, 5, 6, 7, 8 eta 17an, Hernaniko Mendiriz-Mendi El­kartearen eskutik.
Helduei zuzendutako pro­iek­zio batekin emango zaio hasiera aurten, Eskia argentina, Japonia eta Auña­men­dietan ikus-entzunezkoarekin. Jon Sasigain, Aitor Zabarte eta Aitzol Mendizabalek Pirineo­ta­tik hasi eta Andeetan eta Japo­ni­an barrena dauden eskiatzeko leku ezberdinak ezagutaraziko dituzte, haien bizipenak partekatuz. 
Ekitaldi gehienak helduen interesekoak izango diren arren, etxeko txikienentzako ekimen bat ere izango da. Azaroaren 8an proiekzio berezi bat eskainiko da 18:00­etan Biteri Kultur Etxean, gaztetxoenen irteeretako ar­gaz­ki­ak ikusteko. Pro­iekzioa bu­ka­tu­ta­koan, aurtengo gaztetxoen do­minak banatzeari ekingo di­ote, eta hauek izango di­ra do­mina eskuratuko duten 31 gaz­teak: Xuban Adarraga, Eki­ñe Al­bo, Oier Albo, Saioa Apa­ola­za, Araitz Apaolaza, Oier A­rron­­­do, Beñat Azkarate, Gar­biñe Del Valle, Asier Eizagirre, Ekain Eizagirre,  Irune Eiza­gi­rre, Ekhi Fernandez, Nora Fer­nan­dez, Maddi Galarraga, Li­be Galarraga, Intza Goñi, Manex Goñi, Asier Illa­rra­men­­di, Inge Iradi, Xare Iradi, Itxa­so Lasa, Intza Lasa, Mara Pe­rez, Ekain Rezabal, Miren Ro­driguez, Sarai Royo, Adur San Emeterio, June San Eme­terio, Garazi Zarallo, Oihane Zu­beldia eta Aihotz Zumeta. 
Haurren proiekzio berezia eta domin banaketa kenduta, gainontzeko proiekzio guztiak Biteri Kultur Etxean izango dira arratsaldeko 19:30etan.
Aurtengo Mendizale Aste­ari amaiera emateko, azaroaren 17an irteera bat antolatu da, Bazkide eguna dela aprobetxatu eta hori ere ospatzeko: Lana Bailara-Lokiz men­di­­lerro­a ibilaldia egingo da egun horretan.

2019ko Mendizale Astea

4. Astelehena, Jon Sasigain, Aitor Zabarte eta Aitzol Mendizabalen Eskia Argentina, Japonia eta Auñamendietan ikus-entzunezkoa.
5, Asteartea, «Biziminez» dokumentala. Partaidea: Josu Iztueta.
6, Asteazkena, Club Vasco de Camping Elkartearen CVCEPHOTO 5 urte, Naturak argiari zentzua ematen dionean.
7, Osteguna, Unai Goikoetxearen Japonia lana.
8, Ostirala, 18:00etan gaztetxoen­tzako proiekzio berezia, haien irteerak ikusteko eta jarraian dominak banatuko dira. 
8, Ostirala, XL. Argazki Lehiaketa eta sari-banaketa. Ondoren elkartearen urte osoko jardueren proiekzioa.


*Gaztetxoena ez, beste ekitaldi guztiak 19:30etan izango dira, Biteri kultur etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!