Osiñaga

Auzo elkarteak bilera, igandean

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 1a, 00:00

Bilerarako deia egin du Osiñagako Auzo Elkarteak etzirako. Eguer­diko 12:00etan izango da, Arriatzuko eskolan. Hainbat gai landuko dituzte. Lehenengo, urtean zehar egindakoari buruz hitz egingo dute, baita estatutuei eta zuzendaritza berritzeari buruz ere. Eta ondoren, auzoko beharrak eta urte amaierarako eginbeharrak zerrendatuko dituzte. Bukaeran, auzotarrek tartea izango dute edozein gai edo behar mahaigaineratzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!